PORTLAND STATE UNIVERSITY CHAMBER CHOIRUrriaren 28a, asteartea, 20:00 h: Portland State University Chamber Choir

Urriaren 29a, asteazkena, 20:00 h.: Gemma Vocal Ensemble

Datozen musika hitzorduek doinu edo kutsu musikalaz betetzen dituzte udazkeneko Ordiziako kultura programazioa: datorren astean abesbatzeen kontzertuak, eta azaroan Barroko Aire XXIX.Edizioa.

Datorren asteartean eta azteazkenean, Ordiziako Eliz Parrokian eta Ordiziako Kultura sailak antolatuta, Tolosako Ekinbide Etxearen (CIT) laguntzaz, bi abesbatzeen kontzertuak izango dira entzungai.

Berriro ere Ordizia eta Goierriko  musikazaleak kalitate handiko ahots-taldeak entzuteko aukera izango ditu.

Aurten Europako eta Estatu Batuetako abesbatzak datozte Ordiziara. Alde batetik Budapest  (Hungaria) hiriko Gemma Abesbatza  eta bestetik Portland Unibertsitateko (EB) abesbatza. Ezbairik gabe, aurtengo edizioak musikazale askok erakarriko ditu Ordiziako Parrokira.

Kontzertuen egunak hauxek dira:

-          Urriaren 28a, asteartea: Portland State University Chamber Choir

-          Urriaren 29a, asteazkena: Gemma Vocal Ensemble

Kontzertu biak Ordiziako Parrokian, arratsaldeko 20:00etan.

Segidan abesbatzeen historialak:

PORTLAND STATE UNIVERSITY CHAMBER CHOIR

PORTLAND- EB

Zuzendaria: Ethan Sperry

17 emakume

16 gizon

Portlandeko Estatuko Ganbera Korua Portlandeko Estatu-Unibertsitateko goi-mailako abesbatza da; 1975ean sortu zenetik, Estatu Batuetako eta mundu osoko hainbat lekutan lehiatu da. 2013an, Gorizian, Seghizzi Koru Kantuen Nazioarteko Txapelketan aritu zen; bertan, 15 sari desberdin jasotzeaz gain, txapelketaren 52 urteetan Sari Nagusia irabazi zuen lehen talde amerikarra bihurtu zen. 1999an eta 2005ean, 4 domina irabazi zituen abesbatzak Alemaniako Martkoberdorf-eko abesbatza lehiaketan. Orobat, Amerikako Koru Zuzendarien Elkarteko Nazio Konferentzian aritu izan da, hain zuzen, 1985ean, 1997an eta 2003an. Musika Hezkuntzarako Elkarte Nazionalaren eta Musika Hezkuntzarako Nazioarteko Elkartearen konferentzietan ere agertu zen. Horrez gain, hainbat zuzendari aipagarriekin aritu da elkarlanean; besteak beste, Frieder Bernius-ekin, Andrew Parrot-ekin, Robert Shaw-ekin, James DePreist-ekin, Carlos Kalmar-ekin eta Eric Ericson-ekin; eta hainbat disko grabatu ditu Albany zigilu-etxearen etiketapean.

 

 

GEMMA VOCAL ENSEMBLE - BUDAPEST

Zuzendaria: Márton Tóth

7 emakume

6 gizon

Gemma Vocal Ensemble ahots taldea 1996an sortu zen, entzuleen artean kantatzeko poza zabaltzeko asmoz. Artean, Zoltán Kodály Hungariako Koru Eskolako ikasleak ziren taldekideak. Eskola ostean, taldekideak batera jarraitu zuten eta beren kontzertu kopuruak nabarmenki egin zuen gora. Faktore horrek erabateko garrantzia izan zuen abesbatza talde egonkor gisa finkatzeko orduan, eta, bide batez, soinu koral dotoreagoa ekarri zien.

Gaur egun, Gemma abesbatza 12-14 abeslarik osatzen dute, izan ere, hiru urtez batera abesten aritu diren programari egokitzen zaio abeslari kopurua. Haien artean, musikari prestatuak, ekonomistak, heziketa bereziko irakasleak eta literatoak daude. Zuzendari artistikoa Márton Tóth da.

Haien errepertorioak barne hartzen ditu, besteak beste, Berpizkundeko musika, moteteak, lamentazioak (Palestrina, Lassus, Tallis, Byrd, Blanco, Josquin), Bachen kantatak eta Hungariako musikagile garaikideen lanak (Bardos, Nogradi, Szönyi, Kocsár, Gyiöngyösi).

Gemma abesbatzako kideek antolatzen dituzte gehienetan beren kontzertuak, nahiz eta hainbat ekitaldietan parte hartzera ere gonbidatu ohi izan dituzten.

Gemma Vocal Ensembleren xedea musikaz baliatzea da, betiereko balioak ekartzeko eta entzuleen artean bakea, poza eta maitasuna zabaltzeko.

 

Kontzertu hauek aperitibo ezin hobea dira  datorren azaroaren 9an, hasiko den “Barroko Aire” ziklorako. Jasoko duzue horren berri.