2014-10-29 loreakDonostiako Zinemaldian estreinatutako filmak proiektatuko dira asteburuetan, tartean 'Loreak' euskarazko zinta

Asteazkenetako zine alternatiboa'Emakumeak egile eta protagonista' zikloak hartuko du

Ordiziako Herri Antzokiak kaleratu du dagoeneko azaroko zine kartelera. Asteburuko emanaldietan Donostiako 62. Zinemaldian estreinatutako filmak proiektatuko dira: 'Magical Girl' (Film onenari Urrezko Maskorra eta Zuzendari onenari Zilarrezko Maskorra) eta Jose Mari Goenaga ordiziarrak eta Jon Garañok zuzendutako 'Loreak' filma (Goenaga azaroaren 9an, 19:30eko saioan, Ordizian izango da filma aurkezten), besteak beste. Asteazkenetako zine alternatiboa 'Emakumeak egile eta protagonista' zikloak hartuko du, azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta. Azaroaren 28an, berriz, 'Moulin Rouge' balleta ikusteko aukera izango da. Urriko kartelera Londresko Royal Opera Housen 'Tosca' operak itxiko du, ostiral honetan, hilak 31.

Film hauek osatzen dute azaroko zine kartelera:

Magical Girl*
Azaroak 1, larunbata: 19:30-22:15
Azaroak 2, igandea: 19:30-22:15
Azaroak 3, astelehena: 19:30
*Film onenari Urrezko Maskorra Donostiako Zinemaldian
*Zuzendari onenari Zilarrezko Maskorra Donostiako Zinemaldian

Loreak (Euskaraz, azpitituluak gazteleraz)*
Azaroak 7, ostirala: 22:15
Azaroak 8, larunbata: 19:30-22:15
Azaroak 9, igandea: 19:30-22:15
Azaroak 10, astelehena: 19:30
*Azaroaren 9an, 19:30eko saioan, Jose Mari Goenaga zine zuzendari ordiziarrak aurkeztuko du filma

La isla mínima*
Azaroak 14, ostirala: 22:15
Azaroak 15, larunbata: 19:30-22:15
Azaroak 16, igandea: 19:30-22:15
Azaroak 17, astelehena: 19:30
*Aktore onenari Urrezko Maskorra Donostiako Zinemaldian

La entrega (The drop)*
Azaroak 21, ostirala: 22:15
Azaroak 22, larunbata: 19:30-22:15
Azaroak 23, igandea: 19:30-22:15
Azaroak 24, astelehena: 19:30
*Gidoi onenari epaimahairen saria Donostiako Zinemaldian

Moulin Ruoge (Canada's Royal Winninipeg Ballet)
Azaroak 28, ostirala: 22:15

The Ecualizer (El protector)
Azaroak 29, larunbata: 19:30-22:15
Azaroak 30, igandea: 19:30-22:15
Abenduak 1, astelehena: 19:30

Zine alternatiboa (asteazkenetan, 20:30ean). Emakumeak egile eta protagonista zikloa
Azaroak 5: Marsella
Azaroak 12: Todos queremos lo mejor para ella
Azaroak 19 : Todos están muertos
Azaroak 26: Bost egun dantza egiteko (Five days to dance). Euskarazko azpitituluekin

Haurrentzako filmak (igandeetan, 16:45ean)
Azaroak 2: Maléfica
Azaroak 9: Maya erlea (euskaraz)
Azaroak 16: Poxpolo eta konpaina (Umeen antzerkia euskaraz)
Azaroak 23: La bella y la bestia
Azaroak 30: Jack el caza gigantes (3D)