ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK 2018: ONDAREA, EMAKUMEEN EMARIA

Emakumea Ordiziako historian: etxearen eta orubearen jabe eta igorle.Hitzaldia igandean, Udaletxean 11:30etan

Ordiziako historian zehar emakume batzuk etxearen eta oinordetza familiarraren jabe eta igorle izan dira. Hitzaldi honetan emakume hauek gertutik ikusiko ditugu eta horretarako dokumentazio historikoa erabiliko dugu, honela, XVI-XIX. mendeetan emakume hauek jokatu zuten paper garrantzitsuaren testigu zuzenak bihurtuz.

Hitzaldia igande honetan, hila 30, goizeko 11:30etan izango da Udaletxeko Batzar Aretoan. Edozein zalantza izan ezkero jarri kontaktuan honako helbide: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.edo zenbaki honetan: 943 88 22 90.

ERDI ARORA ITZULIKO DA ORDIZIA ASTEBURUAN

Erdi Aroko azokaren XXIII. edizioa egingo da larunbatean eta igandean Plaza Nagusian eta haren inguruetan.

Ordiziako Alde Zaharra edo gune historikoa, berriro ere Erdi aroko edo Aintzinako periaren eszenatokia bihurtuko da. Aurten XXIII. edizioa ospatuko da, ‘Aintzinako Periak’ goiburupean. Azken 22 urte hauetan, Napar Bideak-ek, Nafarroako Artisau Elikagai Elkarteak, ofizioetako artisauek, Ordiziako Udalak, herritarrekin eta bisitariekin batera osatu  dute  gure “Antzinako Azoka”.

ARAMENDI, AIESTARAN ETA GOIKOETXEARENTZAT LEHEN SARIAK

Hogeita bi lan aurkeztu dira LazkaoTxiki bertsopaper lehiaketaren azken ediziora

Aurreko urteetako bideari jarraiki, Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa ospatu berri da. Aurtengoak hogeita zazpigarren edizioa bete du eta jakin Argi Berri Elkarteak antolatu duela Ordiziako Udalarekin batera. Sariak pasa den igandean banatu dira.

Behin lanak jaso eta gero, epaimahaikoaren eskuetan utzi berauek (Manu Olano, Nikolas Zeberio eta Izar Sarriegi) eta hauen erabakiaren ondoren honela banatuko dira sariak maila desberdinetan:

GAZTETXOETAN (13 urte artekoak): 7 lan guztira. Maila honetan gaia denentzat berbera izan da: “asko maite zaitut”.

1. Zumarragako OINATZ ARAMENDI PLAZAOLA

2. Zaldibiako ANER AZURMENDI BEAIN

3. Azkoitiko ANE ARRIZABALAGA ARRIETA

GAZTEETAN (14-18 urte bitartekoak): 4 lan guztira, gaia librea.

1. Beasaingo MADDI AIESTARAN IPARRAGIRRE “kale beltza” lanagatik

2. Zarauzko ANER PERITZ MANTEROLA “biriketan” lanagatik

3. Desert

HELDUETAN (18 urtetik gorakoak): 11 lan guztira, gaia librea.

1. Beasaingo EKAITZ GOIKOETXEA ASURABARRENA “zakila maite zuena” lanagatik

2. Oreretako AITOR ALBISTUR PULIDO“ zapla!” lanagatik

3. Azpeitiko JON GURRUTXAGA URBIETA “despedida” lanagatik

ORDIZIAKO ONDARE ESKULTORIKOA HIZPIDE OSTIRALEAN BARRENAN

Juanjo Usabiaga Urkola ordiziarrak emango du hitzaldia, arratsaldeko 19:00etan.

Ostiral honetan, irailaren 14an, arratsaldeko 7etatik aurrera, Juanjo Usabiaga Urkola ordiziako historialariak  “Ordiziako ondare eskultorikoa historian zehar” izenburu duen hitzaldia eskainiko du Barrena Kultur Etxean, "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako Historialari Elkarteak eta Ordiziako Udaleko Kultura sailak antolatutako “Ordizia 750-Historia” solasaldi zikloaren barruan.

Herri baten ondare eskultorikoa mendez mende garatzen eta zabaltzen da. Ordiziako kasuan, garai historiko bakoitzeko mugarriak diren adibide eskultorikoak ditugu. Azken finean, adierazpen eskultorikoak gizarte zehatz edo jakin baten taupaden ondorioak dira. Hori dela eta, herrian ditugun zenbait adibide esanguratsuren azterketa proposatzen da. Gure begien aurrean, askotan oharkabean, esparru ezberdinetan, eraikin baten barruan edo espazio publiko irekian, begizta ditzazkegu garai bateko eta gaur egungo zenbait proposamen plastikoak. Beraz, herriko artelan eskultorikoak bihurtuko dira bilakaera horren protagonista eta ardatz, ikuspuntu ezberdinetatik beren ezaugarriak azpimarratuz, nabarmenduz beraien gailentasun historiko eta artistikoa Ordiziako herrian ikusgai dagoen ondare gisa. Hitzaldian zehar, herriko txoko edo kaleetan zehar topa daitezkeen eskultura oroigarri eta zedarri garaikideen ibilbidea egingo da.