"Ordizia harrera herria da eta pertsona guztiak eskuzabalik hartzen ditugu. Aniztasun handia dugu eta aurten ere Ordizian kulturen arteko VI. Topaketa egingo dugu. Gainera, Harrera Plana ere onartuta dugu eta laster aurkeztuko dugu”, zehaztu du Ainhoa Jimenez, aniztasun zinegotziak.

WhatsApp Image 2022 10 28 at 10.46.45

Programa:

Azaroak 2-11. Barrena. Begiratu Palestinara Erakusketa interaktiboa.

Azaroak 5 eta 12, larunbatak, 17:00-19:00- Gaztelekuan Afrika-Fusioa dantza tailerrak.

Azaroak 5, larunbata, 11:30-14:30, Plaza Nagusian. Gipuzkoako I. ZAS Eguna.

Azaroak 8, asteartea, 17:00 eta 18:00etan, D´elikatuzen Yogipuinak Maite Arreserekin. Ekimen hau 5 urtetik aurrerako haurrentzat bideratuta dago.

Azaroak 9, asteazkena, 18:30ean D´elikatuzen mahai ingurua egingo da erlijioen arteko elkarrizketaren inguruan. Ainhoa Etxabe izango da ekimenaren gidaria.

Azaroak 12, larunbata, Munduko arrozen bazkari herrikoia Beti Alai pilotalekuan. Tikeak salgai daude Magazin Romanesc, Divina Mujeres elkartea eta D´elikatuzen.

Azaroak 14, astelehena, 18:30etan D´elikatuzen hitzaldia: Emakumeak krisi klimatikoaren aurrean: Begirada Palestinan.

Azaroak 20, igandea, Bizilagunak bazkaria. ‘Elkar ezagutzearen onena’, jatorri ezberdinetako bi talde bazkari baten bueltan elkartzeko ekimena.

“Egitarau zabal eta oparoa dugu eta herritarrei dei egiten diegu parte hartzeko egingo diren ekintzetan, guztiontzako aberasgarriak izango direlako”, gehitu du zinegotziak.