Ordizia Urpekoak Saria jokatuko da bihar

OKEU Saria 2019

 

Ordizia K.E. Urpekoak, E.H.U.I.F-ren laguntza eta Ordiziako Udalaren babesarekin, bihar, larunbata, Ordiziako Majori Polikiroldegiko igerilekuan, zazpigarren Ordizia Urpekoak Saria txapelketa antolatu du.

Ekitaldian, Kataluniatik datozen 2 taldeek, balearetatik talde 1, Gaztela eta Leondik talde 1, Aragoitik talde 1, Nafarroako 2 taldeek eta Euskadiko beste bi taldeek hartuko dute parte, guztira 9 taldeko 200 igerilari batuz. Parte-hartzaileen artean Espainiako selekzioarekin Europa zein Munduko txapelketetara joan diren hainbat igerilari izango dira bertan.

Txapelketa bi jardunaldietan zatituko da: lehena, larunbat goizean 09:30etatik 12:30etara eta bigarrena, 16:30tatik 19:00tara. Hegatsak erabiliz, txapelketari erritmo biziago bat ematen dion betiko igeriketarengandik aldentzen den modalitate ezberdin hau ikusteko aukera egongo da.

Bide batez, jakinarazten da igerilekua itxita egongo dela eta Lazkaoko igerilekua egongo dela erabilgarri nahi duenarentzat.

Altamirako atletismo pistaren berrikuntza, hasteko prest

Ordizia. Altamira atletismo pistako planoa

“Atletismoko pista berritu beharra zegoen, batez ere, azken urteetan, erabileraren ondorioz, oso kaltetuta zegoelako”, azaldu du Jon Ander Caballero, kirol zinegotziak, Altamira atletismoko pistaren berrikuntzari erreferentzia eginez. Zorua guztiz berrituko da, eta horrez gain, estalpe bat ere eraikiko da.

Gaur egun dagoen pista berri batengatik ordezkatuko da datozen hilabeteetan. Aurrez, ordea, lanketa sakon bat egin dute Altamirako zein pista den egokiena zehaztu ahal izateko. Horregatik, Txindoki Atletismo Taldekoekin batera hainbat bisita egin dituzte beste zenbait pista eraberritutara, eta, horrez gain, hainbat bilera ere egin dituzten beraien beharrak eta kezkak jasotzeko.

Irailean hasi zuten gaiaren inguruko lanketa zehatza. Majoriko kontseiluan erabakita zegoen Altamirako pistaren berrikuntza, baina zehaztea falta zen nola egingo zen; hau da, zein pista mota jarriko zen. “Badago konpromiso bat ekainaren 20rako guztia amaituta egoteko, orduan egingo delako Jose Antonio Peña - Ordiziako Sari Nagusia”, gehitu du zinegotziak. 

LANKETA ZABALA

Altamirako pistaren berrikuntzaren nahia ez da gauza berria. Anexoa (beheko futbol zelaia), errugbiko belarraren aldaketa eta atletismo pistaren berritzea zeuden lan lerroan, Majoriko kontseiluan erabaki zen moduan. Nahiz eta ordena zehaztuta zegoen, prozedurak ez. Horregatik, irailean hasi zen lanketa zehatza, eta Txindoki Atletismo taldeko kideekin ere hasi ziren komunikazio harremanak.

Estatuan bi enpresa daude halako pistetan adituak direnak: in situ eta aurrefabrikatua.
Hori dela eta, Txindoki Atletismo Elkarteko kideek, Odilo Rivela Majoriko gerenteak eta Caballero zinegotziak hainbat bisita egin dituzte denbora tarte horretan dauden aukerak ezagutzeko. Irailean Santurtzira joan ziren, eta bertan pista berrituaren aurrefabrikazio prozesua ezagutu ahal izan zuten. Urrian, berriz, Barakaldoko pista ikustera joan ziren. "Kasu honetan, berrikuntza in situ egin dute, eta pista berria ikusteko aukera izan genuen", gaineratu du Caballerok. Enpresa ezberdinetako ordezkariek, gainera, Altamirako atletismo pista gertutik ezagutzeko aukera izan dute, bertan dagoen egoera bertatik bertara ikustekoa. Ez da bisita bakarra izan. Horien artean, Espainiako Atletismo Federazioko aholkulari tekniko bat ere gerturatu da udalerrira. "Odilo Rivela eta biok elkartu ginen, batez ere, haien iritzia jakiteko. Izan ere, oso garrantzitsua da materiala egokia izatea korrikalariek ahalik eta lesio gutxien jasan ditzaten ', azaldu du zinegotziak. Bi ordezkariek ere harremanak izan dituzte Gipuzkoako Atletismo Federazioarekin, eta beste hiru bilera egin dituzte Txindoki Atletismo Taldearekin, taldearen beharrak eta kezkak jasotzeko asmoz.

ESTALPE BERRIA

Proiektuak berrikuntza nabarmenak ekarriko ditu, baina ez dira bakarrak izango. Txindoki atletismo klubeko kideek hasieratik azaldu zuten euria egiten zuenean babesteko estalitako gune baten beharra. "Guri ideia ona iruditu zitzaigun", gaineratzen du Caballerok. Hainbat alternatiba lantzen aritu dira, adituekin eta atletismoko kideekin batera, ondorio bateratu batera iristeko. Altamirako pistaren kokapena eta forma ikusita, estalitako gunerako egokiena harmailetatik ateratzea da. 45 metroko eremu estalia eta 2-3 kale hartuko dituena. Estalkiaz gain, kanpoko eraztun bat eraikiko dute pistako azken kalean, belar artifizialarekin. Honekin espazio gehiago gehitzen da korrikalariek euren entrenamendu osoak egin ahal izateko. Horrez gain, luzera jauziko egungo korridoreetako bat pisu gunetik beste leku batera aldatuko da.

Ordizia. Altamira. Estalkia. Cubierta A.02.2 IKUSPEGI 2.pdf 1

Minibasket lehiaketa, abenduaren 28 eta 29an

Ordizia. Saskibaloia. 50 urte. txapelketa

Ordiziako Saskibaloi Elkarteak, Udalaren eta Gipuzkoako Federazioarekin elkarlanean abenduaren 28 eta 29rako minibasket lehiaketa antolatu dute. 

Hain zuzen ere, Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako selekzioen arteko Minibasket txapelketa jokatuko da Majori kiroldegian. Guztira, 10 eta 11 urte bitarteko 120 saskibaloi jokalari inguru elkartuko dira.

Abenduaren 28an, inuzente egunean hasiko da lehiaketa. Hain zuzen, Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko partidak izango dira. 10:00etan mutilen txanda izango da eta 12:00etan, emakumezkoena. Arratsaldean ere jarraituko dute partidek: Araba eta Nafarroaren arteko jokoak izango dira. Mutilena 16:00etan hasiko da eta emakumezkoena, berriz, 18:00etan. Igandean saskibaloi minibasket lehiaketak segiko du. Hiru eta laugarren postuak goizean jokatuko dira eta finalak arratsaldean izango dira; 28an jokatutako ordutegi berean. Dudarik gabe, espero da maila oneko lehiak ikusi ahalko direla.
Ordiziako Saskibaloi Elkarteko kideak maila bikainean ibiltzen dira eta horren adibide da Gipuzkoako selekzioarekin Ordiziako sei jokalari arituko direla; lau emakumezko: Elorri Garcia, Haizea Salceda, Maddi Albiz eta Natale Pecharroman, eta bi mutil: Manex Telleria eta Markel Iruretagoiena.

Astelehenean zabalduko da Majoriko kantxa txikia

Majori

Aurrera doaz Majori Kiroldegiko obrak, eta astelehen honetan, hilak 18, lehen emaitza horiek ikusiko dira, izan ere, kantxa txikia irekiko da.

Eremuak 40x20 metroko espazioa hartzen du, eta erabilera anitzekoa da. Besteak beste, saskibaloiko benjamin eta alebinek, eskubaloi taldeak, gimnasia erritmikoko taldek eta eskola kirolerako erabiltzen da. Horrez gain, areto futbolekoek erabiltzeko ere egokituta dago. Arratsaldeko 17:00etan egingo da irekiera ofiziala, eta bertan herriko taldeak entrenatzen hasiko dira.

Jon Ander Caballero, kirol zinegotzia: “Ordizian kirol talde asko ditugu eta garrantzia handikoa da kirol instalazio egokiak izatea. Obrak iraun duen bitartean, gure taldeek ondoko herrietako kiroldegietara jo behar izan dute entrenamenduak egitera, eta, beraz, albiste oso ona da Majoriko kantxa txikiaren irekiera”.

Orain ia urtebete, azaroaren 19an, hasi ziren Majori Kiroldegia birmoldatzeko lanak. Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak, obra horiek zein egoeratan aurkitu zituzten nabarmendu du: “korapilo handi batekin topatu gara obraren garapenean, baina gai izan gara hori askatu, gainditu eta konpontzeko, nahiz eta horrek hainbat epe atzeratzea eragin. Obrak bi fasetan banatu zirenean klimatizazioari zegokion partida moztu zen, zegoen aurrekontura egokitzeko. Egoera hori obraren hasieratik jakin bazen ere, ez da orain arte konpondu. Azkenean, kontratua eraldatzeko prozesuari heldu diogu, eta datorren plenoan onartuko dugun mailegu berri batekin falta diren lanak burutuko ditugu.”

Gimnasiorako, 80.000 euro

Bestalde, gimnasioaren irekiera atzeratu egingo dela ere azaldu du alkateak: “klimatizazio lan horien atzerapenak eragin du gimnasioa datorren urte hasieran zabaltzea, baina handiagoa izango den gimnasio berria guztiz hornituta zabalduko dugu 81.019,01 euroko (BEZ gabe) lizitazioa argitaratu delako makina berriak erosteko”.

Ekipamendu horiei dagokionez, funtzio anitzeko makinak, pisuen bidezko eta erresistentziako entrenamenduko ekipoa, eta muskulazio-bankuak eta pisuetarako apalak jarriko dira.