MUGIKORTASUNARI BURUZ EGINDAKO PARTE HARTZE PROZESUAK APARKALEKU BERRI BATEN BEHARRA PLAZARATU DU

Proiektua erredaktatzeko aurrekontua behar du eta azpiegiturak Eusko Jaurlaritzaren eta GFA-aren bidez eskuratuko liratekeen laguntza europarrak

Jose Miguel Santamariak, Ordiziako alkateak eta Arantxa Fernandez, Joseba Aranburu eta Iñaki Dubreuil zinegotziek herriko erdigunean aparkalekua egin ahal izateko proiektua erredaktatzeko 2018ko aurrekontuetan partida bat sortzeko beharra arrazoitzen duen datuak eman dituzte ezagutzera. Era berean, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza laster Ordiziara etorriko dela jakinarazi dute, aparkalekua Eusko Jaurlaritzaren bidez Europa Batasunetik finantzatzeko dauden aukerak eta baldintzak azaldu eta argitzeko.

Santamariak azaldu du Ordiziako azoka eta merkataritza bultzatzea dela parkina egitearen helburuetako bat, eta helburua bat datorrela Europak eman ditzaken laguntzekin. Ordizia azoka, komertzio eta zerbitzu herria dela gogoratu du. ‘Hori oso kontutan hartu behar dugu herritarrei ongizatea eta etorkizuna kudeatzeko aukera dugunok, udal gobernuan egonda edota oposiziotik ere’.

ABIAN DA ORDIZIARRENTZAT 32 LURSAIL IZANGO DITUEN BARATZE PARKEA

Ordiziako Udalak izena emateko epea zabaldu du  jada eta martxoaren 15a arte izango da eskaera egiteko aukera

Ordiziako Udala herritarrei baratza sozialak eskaintzeko gunea prestatzen hasi da aste honetan, Kutxa Ekogunea erakundearen laguntzarekin. San Joan auzoan kokatu da proiektua eta 30 metro koadroko 32 baratza egingo dira. Joseba Aranburu, Ingurumeneko zinegotziak,  Rosa Aurkia teknikariak eta Itsaso Olaizola Kutxa Ekoguneko Baratze Parke Sareko arduradunak aurkeztu dute proiektua. Obra apirilean zehar amaituta izatea aurreikusten da.

Aranburuk esan duenez, nekazaritza jarduera lantzeko ez ezik, ingurumena, ekologia, autokontsumoa edo elikadura osasuntsuaren inguruko heziketa eta sentsibilizazioa garatzeko elkargune bat egokitzea da helburua, aisialdirako gune berri bat sortuz. Hala, Kutxa Ekoguneko Olaizolak adierazi duenez, Baratze Parkeak norberaren barazkiak autokontsumorako eta era ekologikoan egiteko aukera eskainiko die erabiltzaileei eta kalitatezko aisialdi aktiborako topagune bilakatuko da Ordiziar guztientzat.

HASTEAR DA TRAFIKO KANPAINA

Iaz 3.350 gidarien kontrola egin zen eta 15 salaketa jarri ziren

Urtarrilaren 22an, astelehena, 2018ko trafiko kanpaina jarriko da martxan. Udaltzaingoak oharkabetasunak zainduko ditu astean zehar. Hau da, gidariek telefono mugikorra erabiltzen duten ala ez begiratuko da. Datozen egunetan finkatuko da urteko egutegi osoa.

2017ko datuak

Bitartean, Udaltzaingoak 2017an egindako kontrolen datuen txostena osatu du. Iaz 3.350 gidarien kontrola egin zen eta 15 salaketa jarri ziren.

ALKOHOLA ETA DROGAK

20 kontrol burutu ziren urtean zehar. Guztira 145 gidari alkoholemia froga egin zitzaien, 2 emaitza positiborekin. 13 gidariei drogen froga burutu zitzaien, 3 kasuetan emaitza positiboarekin.

SEGURTASUN UHALA ETA HAURRAK LOTZEKO SISTEMA

Burututako 14 kontroletan  1.439 ibilgailu aztertu ziren: 4 gidari salatuak izan ziren gerrikoa jarrita ez eramateagatik.

HARRAPAKETAK

10 kontrol burutu ziren oinezkoen pasabideetan, inolako salaketarik jarri gabe.

OHARKABETZEAK

Burututako 14 kontroletan 1.108 ibilgailu aztertu ziren: 3 gidari salatuak izan ziren mugikorra erabiltzen gidatzeagatik.

BALDINTZA TEKNIKOAK

14 kontrol burutu ziren. 642 ibilgailu aztertu ziren eta ibilgailuaren ikuskaritza teknikoa eguneratua ez eramateagatik 3 salatuak izan ziren.

MOTORRAK

2 kontrol burutu ziren eta 16 motor ikuskatu. Ez zen inolako salaketarik jarri.

ORDIZIA, 'DIPLOMATUA'

Iraunkortasun lokalaren prozesuak saritu ditu Udalasarea21-ek

Udalsarea21, jasangarritasunerako udalerriek euskal sareak, hainbat udalerri saritu ditu ostegun honetan Gasteizen ospatutako ekitaldiak. Saria nagusia Gasteizek berak eraman du. Baina badira tartean saritu gehiago. Ordiziak diploma jaso du iraunkortasun lokalaren prozesuen ebaluazioa borondatez eta era gardenean egiteagatik.

Udalerri gipuzkoarren artean Tolosa eta Legazpik aipamen berezia lortu dute. Honez gain diplomak jaso dituzte hainbat herriek.  Ordiziarekin batera, Aduna, Arrasate, Azpeitia, Donostia, Hondarribia, Orendain eta Zumarragak Gipuzkoako zerrendari dagokionez.

*Argazkian, Jose Miguel Santamaria, Ordiziako alkatea diploma jasotzerakoan.