ARGINDARRAREN KONTSUMOAK ULERTU, AZTERTU ETA ERABAKIAK HARTZEKO TAILERRA EGINGO DA

Saioa doakoa izango da eta izena eman behar da hilaren 15erako

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Ordiziako Udalarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, elektrizitate-kontsumoari buruzko datua ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duten doako tailerra(k) antolatu du(ditu) 2018ko ekainaren 18an 18:00etan Ordiziako KZ gunean.

Tailer praktikoan parte hartu nahi duten herritarrek, ekainak 15 baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

-          Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

-          Honako telefono zenbakira deitzea: 653 013 702

-          Informazio osagarria: www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu

Tailer hauek Gipuzkoa Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea da, modu erraz batean. Horretarako, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, aurrez aurreko aholkularitza-zerbitzua Energia Azoketan, Gipuzkoa Argitu programaren web gunea, eta abar.

INGURUMENAREN MUNDU EGUNA PLASTIKOEN KUTSADURAREN KONTRAKO EGUNA

Ordiziako Udala sentsibilizazio ekimenak antolatzen segituko du urtean zehar

Astearte honetan, ekainaren 5ean, Ingurumenaren Mundu eguna da. Aurten, erabilera bakarreko plastikoek eragindako kutsadurari aurre egiteko batuko dira mundu osoko pertsonak, «Plastikoen Kutsadurarik Gabe» lemapean. Bestalde, gaur zozketatuko dira San Joan auzoko baratzetako 35 partzelak.

Izan ere, urtero, munduan plastikozko 500.000 milioi poltsa erabiltzen dira. Eta urtero, gutxienez 8 milioi tona plastiko botatzen dira itsasora, hau da, zabor-kamioi baten edukia minuturo. Erabiltzen den plastikoaren %50a behin erabili eta botatzekoa da. Minuturo, plastikozko milioi bat botila erosten dira eta sortzen diren hondakin guztien %10 plastikozkoak dira. Hau da, azken hamarkadan, aurreko mende guztietan baino plastiko gehiago ekoitzi genuen.

HERRI BARATZEN ZOZKETA ASTEARTEAN EGINGO DA

Datorren asteartean, ekainaren 5ean, egongo da Ordiziako Udalak eta Ekoguneak San Joan auzoan herritarrek erabiltzeko prestatu duten 35 herri baratzen zozketa.

Onartu berria da zozketarako onartuen behin betiko zerrenda. Atxikitako dokumentuan dago:

BARATZAK_BEHIN_BETIKOA-HUERTAS_DEFINITIVA (pdf)

BARATZAK ERABILTZEKO ONARTUEN ETA BAZTERTUEN BEHIN BEHINEKO ZERRENDA ARGITARATU DA

Alegazioak maiatzaren 30era bitarte egin daitezke

Gaur eman dira ezagutzera Ordiziako Udalak prestatu dituen herri baratzen erabilerarako onartuen eta baztertuen (kasu honetan zergatia azalduz) behin behineko zerrendak.  Honekin batera alegazioak egiteko epea zabaldu da, maiatzaren 30a bitarte. Hala, bere desadostasuna azaldu nahi duenak orain du aukera. Udaleko arreta bulegora joan behar du, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:30era.

Arautegia behin behiko onartuta dago.

Beheko dokumentuetan kontsulta daitezke onartu/baztertuen zerrendak eta arautegia.

ZERRENDAK: files/2018/BEHIN_BEHINEKOA_BARATZAK.pdf

ARAUTEGIA: https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2018/05/24/c1803538.pdf