ORDIZIAK ENPLEGUA SUSTATZEARI LEHENTASUNA EMAN DIO ZENBAIT EKIMEN BIDERATUZ

Ekimena programan parte hartzeko epea ireki da uztailaren 8ra bitarte

Ordiziako Udalak datozen hilabeteetan zehar Enpleguaren sustapena eta Ekonomiaren garapenerako I. Udal Plana garatuko du.  Jose Miguel Santamaria Ordiziako alkateak, Iñaki Dubreuil Ongizate Saileko zinegotziak eta Javier Elizetxea Saregintza elkarteko ordezkariak planean sartzen den ekimenetako bat aurreratu dute:  “Ekimena” enplegu eta ekintzailetza faktoria.  Plana gaur egungo udal gobernuaren oinarrietako bat da eta foro batek udalerrian enplegua eta ekonomia sustatzeko ekintza guztiak koordinatuko ditu, Ordiziako azokaren zabalpen estrategikoan ahalegin berezia eginez.  Gogora ekarri nahi dugu pasa den astean Merkataritzako II. Planaren oinarrizko ildoak ezagutarazi zirela.

ORDIZIAKO II. MERKATARITZA PLANA AURKEZTU DA

Datozen urtetarako helburuak, lan lerroak eta hainbat ekintza prest dira

2010ean eta hiru urtetarako aurkeztutako Ordiziako I. Merkataritza plana, bere gainean lan egin eta ondorengo bi urtetan emaitzak finkatzeko, aurreikusitako ekintza eta proiektu gehienak exekutatzeko eta sortutako dinamika positiboa mantentzeko baliagarria izan zen. Bigarren plana da orain abian eta horren berri eman dute Jose Miguel Santamaria alkateak, Josi Iturrioz zinegotziak, Esti Ruano Ordizian elkarteko presidenteak  eta Aitor Velazquez teknikariak.

'HAU GAZTA ONA'

"Euskal Herriko Jatetxe guztietan egon beharko luke Idiazabal gazta"

Roberto Ruiz, Tolosako Fronton jatetxeko sukaldariak pleno aretoan egindako gazta mozketa ekitaldian horrela esan du. Idiazabal gazta gaztearen ale bat zatikatu du Robertok eta horrela gazta denboraldi berria zabaldu du. Ekitaldi bertan, Aranzadi Taldea ere omendu dute  Euskal Herrian naiz Euskal Herritik kanpo artzantza kulturaren ikerketa eta difusioan egindako lanagatik.

Artzain egunaren babesean erregulartasun-kalitate sariak eman zaizkie Abadiñoko Itxaso Barrenetxea artzaiari eta Nafarroako Sunbillako Lizun gaztandegiari.

Ekitaldi nagusian egon dira:

ROBERTO RUIZEK MOZTUKO DU GAZTA ARTZAIN EGUNEAN

Aranzadi Zientzia elkartea omenduko da eta aitortza jasoko du Joseba Insausti artzain ordiziarrak

Ordizian 2016ko azoka berezien egutegiari hasiera emango dion Artzain Eguna ospatuko da martxoaren 30ean Ordizian. Artzainak eta gazta dira protagonista goiz horretan. Besteak beste, Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egingo da, Tolosako Fronton Jatetxeko Roberto Ruiz  sukaldariaren eskutik. Eguneko xehetasunak ostiral honetan azaldu dira Gipuzkoako Foru Aldundian.

Ordiziako Udalak honako erakunde hauekin batera antolatu du azoka: ELE Latxa-ardiaren Gipuzkoako Elkartea, Lurgintza, Idiazabal Gaztaren Jatorri Izendapena, eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradia.

Goizean goiz ekingo zaio egunari, Plaza Nagusian eta inguruetan egingo den asteroko azoka izango da protagonista. Horrez gain, gazta,  Goierriko produktu eta Gipuzkoako artisauen  saltokiak jarriko dira.