LORE ETA LANDAREEN II. AZOKA EGINGO DA LARUNBATEAN ORDIZIAN

Ordizia201311 landare ekoizle elkartuko dira 

Datorren larunbatean, hilak 22, Lore eta landareen II. azoka egingo da Ordiziako Plaza Nagusian, 09:00etatik 14:00etara bitartean. Ordiziako Udalak eta Landare Azokak elkarteak antolatu dute ekimen hori. Denera 11 landare ekoizle elkartuko dira, horietatik bi Goierrikoak: Aritz Urretabizkaia (Arama) eta Iñaki Azanza (Zaldibia-Ordizia).

KULTUR ETA KIROL ARLOKO LAGUNTZAK

tasasEskaera egiteko epeak ekainaren 21ean eta 30an itxiko dira

Ordiziako Udalak herriko kultur eta kirol elkarteei jakinarazi nahi die diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dagoela oraindik

Kultur elkarte eta taldeek ostirala, ekainak 21, baino lehen aurkeztu behar dituzte aurtengo ekintzen programa eta aurrekontua. Era berean, eta aurrez egin ez badute, aurreko urteko diru balantzearekin batera, Ekintza eta Ondorioen memoria aurkeztu behar dute.

ENPLEGU PLANA MARTXAN

IMG 1910Ordiziako Udalak hamar langile kontratatu ditu enplegua sustatzeko ekimenaren barruan, sei hilabeterako

Ordiziako Udalak abian jarritako Enplegu planaren bitartez hamar langile kontratatu dira, sei hilabeterako. Herri lanetarako sei langileak joan den astean hasi ziren lanean (bi ofizial, hiru peoi eta lorezain bat), eta datorren astelehenean, hilak 17, hasiko dira gainontzeko laurak. 

GOIEKIK ENPRESAK MARTXAN JARTZEKO AHOLKULARITZARAKO FORMAZIO ESPEZIALIZATUA ESKAINI BEHAR DU

image001 1Ekainaren 17tik 28ra bitartean

Goiekik, Goierriko Garapen Agentziak, enpresak martxan jartzeko aholkularitzarako formazio espezializatua eskainiko du ekainaren 17tik 28ra bitartean.Zerbitzu honen onuradun izateko parte hartzaileek beharrezkoa izango dute, alde batetik, Goierriko eskualdean martxan jartzeko negozio ideia izatea edo ideia bat duen goierritarra izatea eta, bestetik, Lanbiden langabe bezala izena emanda izatea.