Ostegunean aurkeztuko da doako erabilera duen programa

Eusko Jaurlaritzako Garapen ekonomiko eta Lehiakortasun arloak eta SPRIk, Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak, sustatutako programa da eta Ordiziako Udalaren Merkataritza Arloaren laguntzarekin Ordizian aurkezten da.

comercioelectronico.eus” programaren aurkezpena, otsailaren 11n, osteguna, 14:30tan D´elikatuz zentroan burutuko da SPRI agentziaren ordezkarien eskutik.

Txikizkako saltokia direnak, beraien bezero potentzialengan Internet bidez iristeko aukera izatea da helburua. Salmenta pertsonalizatu, praktiko eta mantenu errazeko proposamen batez gozatzeko. Doaneko programa honen bitartez, honako ereduan ezarri eta trebatuko dira merkatariak:

  • Produktuaren salmenta internetera eraman.
  • Onlineko dendaren bitartez Penintsula osora iristea.
  • Jarraitzaileei sare sozialetako zuzeneko denda baten bitartez saldu.
  • Gehien saltzen duten onlineko denden bitartez saldu (Amazon, Ebay...).
  • Mantentzeko gai izatea.
  • Lehiakortasuna eta irudia irabaztea.

Interneteko lehiakortasuna modu erraz, azkar eta osatu batean hobetzeko ekimena. Laguntza eta ezarpen integrala, 5 lan-jardunalditan baloratua eta negozioarentzat guztiz doanekoa (%100eko deskontuarekin).

Programaren aurkezpenaren ondoren programa honetan izena emateko aukera izango dute merkatariek eta bakoitzaren negozioa aztertuta, proposamen pertsonalizatu bat egingo zaie, saltokiarentzat aukera onena bilatuz.

*Oraindik programa honi buruzko informazioa jaso ez eta izena eman ez duten saltokiak programa honen aurkezpenera bertaratuko direla adierazteko Udal merkataritza bulegoko 943160673 telefonora deitu edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.helbidera mezu bat bidaltzea eskatzen da.