Image
Image

MAKILLAJE IKASTAROA HITZAROREN ESKUTIK

2013-09-25 MakilajeaUrriaren 4rako eman behar da izena, eta matrikulak 35 euro balio du

Hitzaro Euskara Elkarteak makillaje ikastaroa antolatu du Ordiziako Udaleko Euskara sailarekin elkarlanean. Urriaren 8, 10, 15, 17 eta 22an izango dira saioak, 19:00etatik 21:00etara.

Urriaren 4a da izena emateko azken eguna, eta matrikulak 35 euro balio du. Parte hartu nahi duenak 943 16 23 66 zenbakira deitu behar du edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. idatzi.

ORDIZIAKO UDALAK HITZARMENAK SINATU DITU AEKREKIN ETA HITZAROREKIN

hitzarmenaEuskararen normalizaziorantz aurrera pausoa

Euskararen normalizazioa lortzeko bidean beste urrats bat egin du Ordiziako Udalak Goiztiri AEK euskaltegiarekin eta Hitzaro Euskara Elkartearekin hitzarmen bana sinatuta. Ekainaren 14an Nekane Munduate AEKren ordezkariarekin sinatu zuen hitzarmena Igor Eguren alkateak, eta joan den astean, ekainaren 28an, Jose Luis Gonzalez Hitzaroko lehendakariarekin.

ORDIZIAKO AHOTSAK PROIEKTUA AURKEZTU DUTE

AHotsak aurkParte hartu duten guztiei emandako laguntza eskertu nahi izan zaie

Gaur ospatu da Ahotsak proiektuaren aurkezpen ekitaldia arratsaldeko 18:00etan D´Elikatuzen. Belen Maiza, Alkateordea, Izaskun Zubitur, Euskara saileko arduraduna eta Aintzane Agirrebeña, Ahotsakeko partaidea, izan dira aurkezpen lanak egin dituztenak.

IGANDEAN BUKATUKO DA BAIONAN KORRIKA

logo1 hor-1024x568Martxoaren 14an eman zitzaion hasiera Andoainen

Igandean, martxoaren 24an, bukatuko da Korrikaren 18. edizioa. Euskareren aldeko lasterketak Euskal Herriko txoko asko zeharkatu ditu dagoeneko eta zeharkatuko ditu oraindik igandera bitartean. Iruñea izan zen, hiriburuei dagokienez, Korrikaz gozatzeko aukera izan zuen lehena. Hilaren 15ean pasa zen bertatik. Ondoren iparralderantz abiatu eta Donibaren Garazitik eta Mauletik igaro zen. 

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image