AHotsak aurkParte hartu duten guztiei emandako laguntza eskertu nahi izan zaie

Gaur ospatu da Ahotsak proiektuaren aurkezpen ekitaldia arratsaldeko 18:00etan D´Elikatuzen. Belen Maiza, Alkateordea, Izaskun Zubitur, Euskara saileko arduraduna eta Aintzane Agirrebeña, Ahotsakeko partaidea, izan dira aurkezpen lanak egin dituztenak.

Belen Maizak Ahotsak proiektua zertan datzan azaldu du hasieran. Badiharduguren, Deba Ibarreko Euskara Elkartearen, proiektua da Ahotsak.2003an hasi ziren herri desberdinetan grabaketak egiten. Ordiziaren kasuan, 40 bideo baino gehiago bildu ziren orotara bertan bizi edo beste herriren batean bizi diren ordiziarren testigantzekin. Euren euskara, bizimodua, testigantzak... jaso nahi izan ziren grabazioen bitartez. Euskal ondare aberatsa, alegia.

Aintzane Agirrebeñak, bere aldetik, azaldu du hasiera batean Ahotsak proiektuaren helburua euskara jasotzea bazen ere; laster ohartu zirela euskara ez ezik lanbideen, bizimoduen, oroitzapenen... inguruko informazioa baliotsua biltzen zutela. Ondare oso aberatsa jasotzen zutela.

Grabaketei dagokienez, hartutakoa testigantzak zatitu eta bertatik onenak soilik hautatzen dituzte. Pasarte bakoitzak 3 bat minutu inguruko iraupena dauka eta Ahotsak.com web atarian daude ikusgai. Interneta aukeratu zuten biltegi modura munduko beste puntan dagoen euskaldun batek bideoak eskuragarri izatea ahalbidetzen duen euskarria delako.

Ekitaldiari amaiera emateko Izaskun Zubiturrek Ordiziako Ahotsaken aurkezpen bideoa aurkeztu du eta honen emanaldiaren ondoren, grabaketen DVD pertsonalizatua banatu zaie parte hartzaileei.

Hemen argazkiak ikusgai: