Image
Image

19. KORRIKA MARTXOAREN 23AN IGAROKO DA ORDIZIATIK

2015-01-22 korrikaItsasondotik barrena sartuko da, eta 00:23an iritsiko da Ordiziara

Martxoaren 19an Urepelen hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia, 'Euskahaldun' goiburupean, eta 11 egunez gelditu gabe Euskal Herria zeharkatu ondoren, martxoaren 29an Bilbon bukatuko da. Goierriko Goiztiri AEKk euskaltegiak gaur eman du ezagutzera Goierriko ibilbidearen ordutegia. Ordiziara martxoaren 23an iritsiko da Korrika 00:23an, Itsasondotik barrena.

19. KORRIKAREN BIDEOKLIPA

ARIKETA FISIKOA EGITEN LAGUNTZEKO MUNDU MAILAKO PROGRAMA AURRERATUENA, EUSKARAZ

2014-12-04 vitaleOrdiziako Udalak eta Vitale enpresak akordioa egin dute programaren zerbitzua euskaraz eskaintzeko

2015ean 8.000 erabilera lizentzia doan eskainiko zaizkie Majoriko erabiltzaileei eta herritarrei

Ordiziako Udalak eta Vitale enpresak ariketa fisikoa egiten laguntzeko mundu mailako programa aurreratuena euskaraz eskaini ahal izateko hitzarmena egin dute. Udalak hartu du bere gain programa euskaratzeko ardura, eta trukean, Vitale enpresak 8.000 erabilera lizentzia emango dizkio herritarren eskura jartzeko. Lizentzia horiek urtebeterako iraupena izango dute, eta doan izango dira 2015ean.

ORDIZIAKO UDALEKO WEBGUNEA WWW.ORDIZIA.EUS IZANGO DA BIHARTIK AURRERA

2014-12-02 puntueusUdaleko posta helbide elektronikoak ere .eus izatera pasako dira

Ordiziako Udalaren webgune nagusia www.ordizia.eus izango da bihartik, Euskararen Nazioarteko Eguna, aurrera. Horrez gain, udaleko posta helbide elektroniko guztiak ere .org izatetik .eus izatera pasako dira datozen egunetan. Mezuak aurreko helbideetara bidalita ere, hartzaileek berdin-berdin jasoko dituzte. Udalaren menpeko gainontzeko webguneek ere laster izango dute erabilgarri .eus domeinua.

EUSKARAREN ASTEA. EGITARAUA

2014-11-27 euskarazbizinahidutLarunbatetik abenduaren 10era bitarte hainbat ekimen egingo dira Ordizian

Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak, herriko ikastetxe eta gizarte eta kultur eragileekin lankidetzan, egitarau oparoa prestatu du abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira. Euskararen Asteko egitarauari larunbatean emango zaio hasiera eta abenduaren 10ean bukatuko da. Abenduaren 3an, euskararen aldeko giza kate bateratua egingo dute ikastetxeeak, lasterketa herrikoia ere izango da, eta iluntzean, elkarretaratzea Plaza nagusia. Jarraian duzue programa.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image