Image
Image

ORDIZIAKO AHOTSAK PROIEKTUAREN AURKEZPENA

Datorren astearteanordiziaa 18:00etan

Hilaren 26an, asteartean, Ordiziako Ahotsak proiektuaren aurkezpen ekitaldia ospatuko da                   D´Elikatuz turismo bulegoan arratsadeko 18:00etan. Lehenik eta behin parte hartu duten guztiei eskerrak emango zaizkie. Ondoren proiektuaren aurkezpen bideoaren emanaldia eskainiko da eta bukaeran, bakoitzari DVDa banatuko zaio; norberaren grabaketekin osatutakoa alegia.

KORRIKA 18 ORDIZIAN

1 2Gaueko 20:45tan iritsi zen

Atzo hasi zen Korrikaren 18. edizioa eta gauean bertan, 20:45tan, pasa zen Ordiziatik. Herriko hainbat taldek izan zuten lekukoa eramateko ohorea. Hemen dituzue Korrikak herrian egin zuen ibilbidearen hainbat irudi:

AHOZ AHOZ 2013 ASTEBURU HONETAN HASIKO DA

AhozAhoKart2013WEBOrdizia prestatzen ari da toki urrunenetatik Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdira datozkigun hitzaren mezulariak beste urte batez jasotzeko

Hemen da AHOZ-AHO 2013, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia. Urtero garai honetan gertatu ohi den moduan, izarrak lerrokatu egin dira, sorginkeriaz bezala, eta galaxia berri bat eratu dute: Kalabaza forma duen konstelazio bat.

Horietako bakoitzak bere argitasuna badu ere, Ahozkotasunaren Unibertsotik datozen Izar horiek Ordizian izando dira, otsailaren 22tik martxoaren 2ra bitartean bisitatuko gaituzte, Kalabaza forma duen konstelazio magikoa pizteko.

KORRIKA 18 GOIERRIN, EMAN EUSKARA ELKARRI!

2013-02-12 korrika-prentsaurrekoa70 ekitaldik baino gehiagok osatzen duten Goierriko Korrika

Martxoaren 14an Andoaindik abiatuko da korrika 18, egun horretan bertan igaroko da Goierritik, eta martxoaren 24an Baionan bukatuko da. Edizio honek euskararen ikaskuntzan eta erabileran oinarritutako elkarbizitza du helburu eta horregatik, Eman euskara elkarri mezua zabaldu nahi du lau haizeetara. Horren harira, Korrika 18k eta AEK-k egun euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren ikasle guztiak omendu nahi dituzte; beren ahaleginarekin euskaraz bizi ahal izatea ahalbidetzen eta, beraz, elkarbizitzarako aukerak sortzen ari direlako.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image