Image
Image

ORDIZIA LAGUNKOIA-REN DIAGNOSTIKOA ETA 2015ERAKO PLANGINTZA

2015-02-10 lagunkoiaOinezko ibilbideak eta 0-100 parkea, establezimendu lagunkoia, auzokoa lagun eta denboraren bankua jarriko dira martxan aurten

Ordiziako Udalak eta Matia instititutuak Ordizia Lagunkoia ekimenaren diagnostikoa eta 2015ari begira dagoen ekintza plana aurkeztu dute, atzo arratsaldean Barrenan egin zen ekitaldi batean. Galde-sorta baten bidez egindako diagnostikoaren arabera, Ordizia, orokorrean, herri atsegina, garbia eta zarata gutxikoa dela  aipatzen dute herritarrek, eta herriari buruzko iritzia ona izan arren, hobetzeko proposamen asko egin dituzte. Ekimen honi lotuta, lau proiektu jarriko dira martxan aurten Ordizian.

ORDIZIA LAGUNKOIA. DIAGNOSTIKOAREN AURKEZPENA ETA 2015EKO PLANGINTZA

2015-02-05 LagunkoiaAurkezpena Barrenako areto nagusian izango da hilaren 10ean, asteartea, 18:00etan

Ordiziako Udaleko Gizarte Ongizate saila, herriko zenbait elkarterekin lankidetzan, garatzen ari den 'Ordizia Lagunkoia' ekimena aurkeztuko da datorren asteartean, hilak 10, Barrenan (18:00). Ekitaldia horretan 'Ordizia Lagunkoia'-k herrian egin duen Diagnostikoa aurkeztuko batetik, eta bestetik, 2015eko plangintzaren berri emango da. Ekimen honen helburua herritar guztien ongizatea da, zahartzaroan dauden herritarrena bereziki, eta horretarako herritarren partaidetza, gizarte kohesioa eta belaunaldien arteko harremanak sendotu eta bultzatu nahi dira, baita herritarren eta administrazioaren arteko harremanak ere.

BULARREKO MINBIZIAREN PREBENTZIOARI BURUZKO HITZALDIA BIHAR BARRENAN

2014-12-17 katxalinBarrenan izango da, 17:30ean. Hitzaldia Katxalin elkarteak antolatu du, eta Lourdes Aritziturri doktorea izango da hizlaria

Katxalin elkarteak (Bularreko eta Ginekologiako Minbiziak eragindako Gipuzkoako emakumeen elkarteak) bularreko minbiziaren prebentzioari buruzko hitzaldi bat antolatu du Ordiziako Udaleko Gizarte Ongizate sailarekin lankidetzan. Hitzaldia bihar da, hilak 18, 17:30ean, Barrenako areto nagusian, eta hizlaria lanetan Lourdes Aritziturri Donostikoako Onkologikoko doktorea ariko da.

‘ESTABLEZIMENDU LAGUNKOIA’ EKIMENAREN FORMAZIO SAIOA MERKATARI ETA OSTALARIENTZAT

2104-12-03 lagunkoiaProiektu honekin establezimenduak adineko jendearekin lagunkoiak izatea bultzatu nahi da; saioa bihar osteguna da, 15:00etatik 16:30era, D'elikatuzen

Ordiziako Udalak 'Ordizia Lagunkoia' proiektua jarri du abian, 'Euskadi Lagunkoia' ekimenaren barruan, eta bere helburu nagusia adineko pertsonen potentziala baliatzea eta hauek herriko bizitzan ongizate sortzaile bezala protagonistak bihurtzea da. Bide horretan urrats bat eginez, herrietako establezimenduak adinekoekin lagunkoiak izatea bultzatu nahi da, eta horretarako 'Establezimendu Lagunkoia' ekimena jarriko da martxan. Bihar osteguna, hilak 4, ekimenarekiko interesa azaldu zuten merkatari eta ostalarientzako formazio saio bat egingo da D'elikatuzen, 15:00etatik 16:30era.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image