2014-12-02 saskiGaragunean eta Zuhaiztin hilaren 15a arte egingo da bilketa, eta ikastetxeetan Eguberrietako oporrak arte

Ordiziako Udaleko Gizarte Ongizate eta Kultura sailen ekimenez, eta 'Ordizia Hiri Hezitzailea' proiektuaren barruan, 'Saski solidarioa' ekimena egingo da aurten ere Ordizian. Elikagaiak, garbitzeko gaiak eta egoskari prestatuak biltzeko deia egin dute sustatzaileek (Zuhaizti zentroa, Garagunea, Cáritas, Oianguren institutua, Jakintza Ikastola, Urdaneta ikastetxea eta Udala). Herritarrek, Zuhaizti zentrora eta Garagunera (Urdaneta 76) eraman ditzakete gaiak hilaren 15a bitarte, eta ikastetxeetan Eguberrietako oporrak bitarte luzatuko da bilketa. Caritas arduratuko da elikagaiak jaso eta behar gehien duten herritarren artean banatzeaz.