Joan den ostegunean, apirilak 30, hasi ziren 21-Pko igogailua egiteko lanak. Ordiziako Udalak Azpeitiko Construcciones Astiaran enpresari esleitu dizkio Goierri kalea eta Urdaneta kalea igogailu baten bidez lotzeko lanak, 100.405,96 euroan, BEZ barne. Igogailua ekainaren bukaerarako zabalduko dela espero du udalak. Igogailuak lau geraleku izango ditu, eta zortzi pertsonarentzako tokia (630 kilo gehienez). Egingo duen ibilbidea 9,45 metrokoa izango da.