Image
Image

LUIZI BATEK OIANGU TXIKI BASERRIRA DOAN BIDEA MOZTU DU

elurraUrteko lehen elurteak eragin nabarmenak izan ditu Goierrin

Astearte goizean egin zuen elur jasak eragindako elektrizitate poste baten erorketak argi gabe utzi zituen bailarako hainbat auzo. Ordiziak ere ez zion ihes egin egoerari. Arana kalea, besteak beste, argirik gabe izan zen eguerdira arte. San Jose egoitzako egoileei beren beregi ekarritako kanpin gasekin prestatu zitzaien bazkaria. Eta Alotza haur eskolak ateak itxi behar izan zituen egunerokotasunari ezin eutsiz.

KALE PEOI LANPOSTURAKO ZERRENDA

kale peoiEzagutzera eman da jada kale peoi lanposturako onartuen behin behineko zerrenda

Atzo, 2013ko otsailaren 12an, kaleratu zuten kale peoi lanpostuaren gaineko ediktua. Alkatetzaren 158. ebazpena bidez onartu zen onartutako eta baztertutako behin behineko zerrenda onartu, kale edo bide publikoetako peoi lanpostua bitarteko izaeraz hornitzeko, araututako moduan bete edo amortizatu arte eta lanpoltsa osatzeko deialdirako hain zuzen.

HIZKUNTZA-ESKOLA OFIZIALEAN MATRIKULA LIBREA EGITEKO AUKERA

Ordiziako Hizkuntz Eskola 20100625Otsailaren 6an irekiko dute epea

Ordiziako HEOn izena emateko deialdia asteazken honetan, hilaren 6ean, irekiko dute eta 28ra arte izango da frantses edo ingeles klaseetara apuntatzeko aukera. Derrigorrezkoa da 16 urte izatea eta prozesua Internet bidez egingo da kasu guztietan. Informazio gehiagorako sartu hemen:

 

Hizkuntza-Eskola Ofizialaren inguruko informazio gehiagorako deitu 943 88 86 75 telefono zenbakira edo sartu hemen: http://ow.ly/hp3gQ

ORDIZIATIK IRUÑEARA, DISPERTSIOAREN KONTRA

2013-01-31 LekuJon Lekuonaren erronka presoen alde

Jon Lekuona gazteak Ordiziatik Iruñeara dauden 80 kilometroak monozikloan egingo ditu larunbat honetan, euskal preso politikoek sufritzen duten dispertsioa eta egoera horrek haien senitartekoei eragiten dien eragina salatzeko.

Lekuona goizeko 6:30ean irtengo da Ordiziatik eta arratsaldeko 19:30ean helduko da  Nafarroako hiriburura. Esperientzia ondo burutzen bada, ordiziarrak beste bost hiriburutara egin nahi du bidea.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image