matrikulazioaOtsailaren 8ra arte egongo da epea zabalik

Gaur ireki dute 2013-2014 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea Jakintza ikastolan eta Urdaneta-Oianguren ikastetxean. Biak ala biak otsailaren 8ra arte egongo dira zabalik. Epea
bukatu bitartean, bi informazio bilera eskainiko dituzte.

Jakintza ikastolak urtarrilaren 30ean ospatuko ditu. Lehenengoa, euskaraz, 17:00etan hasiko da eta bigarrena, gazteleraz, 18:30etan. Joaten direnek, nahi izanez gero, haurtzaindegi zerbitzua izango dute eskuragarri. Informazio gehiago hemen:http://ow.ly/hcMFU

Urdaneta-Oiangurenek ikastetxeak, aldiz, urtarrilaren 31n ospatuko ditu bilerok. Lehena, euskaraz, 17:00etatik aurrera izango da eta bigarrena, gazteleraz, 18:30etatik aurrera. Bestetik, otsailaren 2an, larunbata, ate irekien jardunaldia ospatuko dute. Informazio gehiago hemen:http://ow.ly/hc8qA