Jon Lekuona gazteak Ordiziatik Iruñeara dauden 80 kilometroak monozikloan egingo ditu larunbat honetan, euskal preso politikoek sufritzen duten dispertsioa eta egoera horrek haien senitartekoei eragiten dien eragina salatzeko.
Lekuona goizeko 6:30ean irtengo da Ordiziatik eta arratsaldeko 19:30ean helduko da Nafarroako hiriburura. Esperientzia ondo burutzen bada, ordiziarrak beste bost hiriburutara egin nahi du bidea.
Informazioa prentsan: