Image
Image

YVANA DUCHENE ARTISTAREN ERAKUSKETA BARRENA KULTUR ETXEAN

Camille Claudel n24 techniques mixtes sur carton 125x80 2007Yvana Duchene artistaren lanak urriaren 13tik 31ra egongo dira ikusgai. Inaugurazio ekitaldia urriaren 17an izango da

Urriaren 13tik 31ra Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan Yvana Duchene (2012. urteko Goiart Saria) artistaren pinturak izango dira ikusgai “Per dementiam veritas: Camille Claudel”” izeneko erakusketan. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6etatik 8etara (Igandetan eta jaiegunetan itxita). Inaugurazio ekitaldia datorren ostiralean, hilak 17a, egingo da, arratsaldeko 19:00etan, artista bertan izango delarik..

URRIKO ZINE KARTELERA

2014-10-01-lasazabalaZine alternatiboaren zikloa urriaren 8an hasiko da atzera, eta 'Lasa eta Zabala' filma bi asteburutan proiektatuko da

Ordiziako Herri Antzokiak kaleratu du dagoeneko urriko zine agenda. Hilabete batzuetako etenaren ondoren, datorren asteazkenean hasiko da berriz Zine Alternatiboaren zikloa. Asteburuetako film eskaintzaren barruan, Donostiako Zinemaldian estreinatu berria den 'Lasa eta Zabala' filma ikusteko aukera izango da urriko bi asteburutan (urriak 17, 18, 19 eta 20, et aurriak 24, 25, 26 eta 27). Urriaren 31n, berriz, Londresko Royal Opera Housen 'Tosca' operarekin gozatzeko aukera izango da.

URRIKO KULTUR AGENDA FORMATU DIGITALEAN

2014-09-30 kalakanAmets Bideren 50. urteurreneko ekitaldiak, Ordiziarrock eta 'ZurrumurruEZ' hitzaldi zikloa izango dira, besteak beste

Dagoeneko kalean da Ordiziako Udalaren urriko kultur agenda. Urriaren 16, 17 eta 18an Ordiziarrock musika jaialdiaren XI. edizioa ospatuko da. Tartean, Kalakan talde lapurtarrak joko du. Urriaren 16an hasita, eta lau ostegunetan jarraian, 'ZumurrumurruEZ' hitzaldi zikloa izango da. Miren Etxezarreta ordiziarrak itxiko du hitzaldi sorta. Urriaren 25ean, berriz, Amets Bideren 50. urteurreneko eta Goierriko Hitzaren 10. urteurreneko ekitaldiak izango dira, eta azken asteburuan, urriaren 28 eta 29an, Abesbatzen jaialdia egingo da elizan. Horrez gain, ipuin kontaketa saioak, erakusketak... ere izango dira.

URRIKO AGENDA PDF FORMATUAN

ESKARABILLAKO JAIAK OSPATUKO DIRA ASTEBURUAN

2014-09-17 eskarabillaOstiralean hasiko dira sagardo dastatzearekin, eta igandean bukatu herri bazkariaren ondorengo erromeriarekin

Ekain eta uztailean Otegi-Enea eta Altamiran ospatutako auzo festen ondoren, asteburu honetan Eskarabilla auzoko festak ospatuko dira, ostiraletik igandera. Adin guztiei begirako egitaraua osatu dute auzotarrek. Festak direla eta, Udaltzaingoak jakinarazi du hainbat trafiko desbideraketa eta kale mozketa egingo direla Goierri kalearen inguruan. Era berean, Urdaneta kalea trafikoari itxita egongo da larunbat eguerdian buruhandien kalejira dela eta, eta baita 20:00etatik aurrera ere, haur danborrada egingo delako. Jarraian duzue egitaraua.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image