2014-09-11 urrupDario Fok idatzitako obraren errepresentazioa 22:15ean da, Herri Antzokian

Ordiziako Urrup antzerki taldeak 'Ez dago lapurrik onik ez dakarrenik' obra taularatuko du bihar ostirala, hilak 12, Ordiziako Herri Antzokian, 22:15ean. Dario Fok idatzitako obra 2003. urtean estreinatu zuen Urrupek, eta 11 urteren ondoren, berriz errepresentatuko dute. Komedia honetan, traizioan bizi diren goi burgesiako bi bikote eta ezer ezkutatzekorik ez duen lapurra dira protagonistak.