Badator Ordiziako abesbatzen zikloa


BMS 1

 

Datozen egunetan, Ordiziako Udaleko kultura sailak antolatuta, bi abesbatzen kontzertuez gozatu ahalko da Eliz parrokian. Aurtengoan estilo, interpretazio, eta ahots ezberdineko bi taldeen emanaldiez gozatzeko aukera egongo da; lehenengoa Letoniarra eta bigarrena, berriz, Indonesiakoa. Hala, asteazkenean, hilak 30, Letoniako Pa Saulei taldearen kontzertua izango da, eta ostegunean, hilak 31, Indonesiako Batavia Madrigal Singers taldearena. Arratsaldeko 20:00etan izango dira bi saioak, eta irekiak izango dira. 

Hemen bideo batzuk:

- Pa Saulei

- Batavia Madrigal Singers

Kultur proiektu eta programen diru laguntzak

Diru laguntzak

 

Urriaren 23an argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Ordizian 2019 urtean, kultur proiektuak eta programak gauzatzeko dirulaguntzak emateko oinarriak. Eskariak, diru-laguntza deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun epean aurkeztu beharko dira, biharamunetik kontatzen hasita.

Aurkeztu beharreko dokumentuak, erantsitako fitxategietan aurkituko dituzu: Eskaria   

Informazio gehiago Kultura Sailean, Barrena Kultur Etxean, 943 80 56 30 telefonoan, edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean aurkituko duzue.

Jostailu bilketa martxan da

JOSTAILUAK

Etxean erabiltzen ez diren jostailu, liburu, mozorro, karta, baloi, patinete, moto, eta bestelako tresnei bigarren erabilpen bat emateko asmoarekin, Kolore Truk merkatua antolatu dabeste behin ere. Parte hartzeko, begiratu eman nahi dituzun elementu horiek, garbitu, eta eskolara eraman, azaroaren 4a baino lehen. Ordainean, txartel bat emango zaizu azaroaren 9an, 12:00etatik 14:00etara, plaza nagusian, beste jostailu edo gustatzen zaizun zerbaitengatik aldatzeko. 

Arimen gaua, gau beltza eta Halloween, ostegunean hizketagai

Itzalitako Kalabazen berpiztea

Aspaldikoak dira Euskal Herrian gau beltza, arimen gaua, Halloween eta beste hainbat ospakizun. Horien inguruko ikerketa egin du  ibarrako Josu Ozaita antropologoak, eta urriaren 24an, osteguna, iluntzeko 19:00ean, Itzalitako kalabazen berpiztea: Gau Beltzaren ospakizunak Euskal Herrian hitzaldia eskainiko du. Barrena kultur etxean egingo da eta sarrera irekia izango du. Hitzaro Euskara Elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatutako hitzaldia da hau.