2014-11-28 udamineanneguaEuskararen Asteko ekitaldiak eta Memoria Historikoa Berreskuratzeko taldearen ekimenak nabarmen Eguberrien aurreko agendan

Dagoeneko kalean da Ordiziako Udalaren abenduko kultur agenda. Honakoak, abenduaren 18a bitarteko ekitaldiak biltzen ditu, abenduaren bigarren hamabostaldian Eguberrietako agenda berezia banatuko baita. Euskararen Asteko egitaraua eta Memoria Historikoa Berreskuratzeko taldearen 'Ahaztuen mindura' liburuaren aurkezpena eta 'Uda minean negua' dokumentalaren proiekzioa dira aipagarrienak lehen hamabostaldi honetan. Hilaren 11n Roberto Bermejo EHUko irakaslea mugikortasun iraukorraz ariko da; hilaren 12tik 14ra Liburu eta Disko azoka egingo da; eta hilaren 18an Katxalin elkarteak bularreko minbiziari buruzko hitzaldia egingo du. Zuhaizti zentro sozialean hitzaldi zikloa egingo dute, eta Herri Antzokiak ere zine programazio anitza du.


DESKARGATU ABENDUKO AGENDA PDF FORMATOAN