Image
Image

Kirol egokituarekiko konpromisoa berretsiz

Gaur goizean, Ordiziako Majori Kiroldegian, Eskola Kirol Egokituaren inguruko prentsaurrekoa eskaini da. Bertan izan dira Adur Ezenarro, Ordiziako alkatea; Kepa Zubiarrain, Lazkaoko alkatea; Mikel Luloaga, Zaldibiako ordezkaria; Martin Aramendia, Ataungo alkatea, Zelai Amenabarro, Legorretako alkatea; Iñaki Alberdi, Idiazabalgo alkatea, Nagore Etxeberria, Itsasondoko ordezkaria, eta Amaia Elizondo, Kirol Egokituko Federazioko arduraduna. Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak ezin izan dute bertaratu agerraldira.

“Ikusten duzuen moduan, kiroldegian etengabeko berrikuntzak egiten ari gara herritarrei ahalik eta zerbitzu onena emateko, eta espazio hau bera orain gutxi estreinatu dugu. Dudarik gabe, baliabideak egokiak izan behar dira guztiek nahi duten kirola praktikatu dezaten, eta gure ardura da horiek eskaintzea herritarrei”, zehaztu du Ezenarro alkateak. Kepa Zubiarrainek, berriz, kirola praktikatzearen alde onak ere nabarmendu ditu prentsaurrekoan: “fisikoki eta mentalki garrantzitsua da kirola egitea”, esan du.

“Historikoki, eskualdean, hemen Ordizian eta Beasainen izan du kirolak indar handiena, baina inguruan ditugun herrietan ez da bigarren mailan gelditu. Kirolak indar handia du Goierrin”, gehitu du. Berarekin bat etorri da Alberdi: “elkarlana beharrezkoa dugu herri ertain-txikiok ez ditugulako halako azpiegiturak. Horregatik oso pozgarria da guztiok besteon eskura jartzea halako baliabideak, herritarrei ahalik eta zerbitzu onena eman ahal izateko”.

Elizondok ere bide beretik adierazi ditu hitzak, agertuz zerbitzua herritar guztiei dagoela irekita, eta ez bakarrik haurrei: “16-21 urte artekoei zuzendutako proiektuak ditugu abian”.

Kirol inkusiboa helburu

Ordiziaren kasuan, kirol egokituarekin dugun konpromisoa irmoa da. Hain zuzen, igerilekuko eskaintza dago. Ostiraletan, arratsaldeko 17:00etan eta 19:00ak bitartean bi talde aritzen dira. “Eta pozgarria da oso nahiz eta behar bereziak behar dituzten batzuek, azpiegitura egokiak izanez, kirolaz gozatzeko aukera dutela ikustea”, nabarmendu du Ezenarrok.

Covidak ekarri duen pandemian bertan 10-12 ikasle izan ziren Majori kiroldegian kirol egokitua praktikatzen. “Eta ez guztiak ordiziakoak, baizik inguruko herrietakoak ere bai. Lehen esan bezala, beste herriekin elkarlana beharrezkoa delako halako gauzak martxan jartzeko”.

Eta bide horretan, Ordiziako alkateak nabarmendu du Udalaren konpromezua ez dela aldatuko, “lanean jarraituko dugu kirol egokiturako eskaintza zabatzen, baina ahaztu gabe benetako helburua EKI dugula: eskola kirol inklusiboa”. Hala mintzatu da: “Gaur egun, eskola kirol egokituaz hitz egiten dugu, baina benetako helburua egokitutik inklusibora pasatzea da. Espazio seguruak sortzea, gizartea heztea ondokoaren desberdintasunak errespetatuz, eta, nola ez, kirolean bakoitzak dituen aukerak garatzea, ondo pasatzea helburu izanik momentu oro”.

75 txirrindulari Oiangu BTT Sarian

Asteburuan jokatu da Oianguko BTT Sari Nagusia. Ordiziako BTTlandia taldeak antolatuta jokatu da IV. edizioa. Lasterketa Goierri Eskola ingurutik abiatu da, eta 4 kilometroko ibilbidea izan da osatu dutena. Itzulika, kategoriaren araberakoa izango da: Elite eta 23 urtez azpikoek, 6 itzuli; Master 30koek, 5 itzuli; master 40 eta 50, 4 itzuli; juniorrek, 4 itzuli; emakumeek, 4 itzuli; eta kadeteek, 3 itzuli.

Gainera, Gipuzkoako txapelketa ere jokatu da, eta Euskaldi Openerako puntuagarria izan da. Kasu honetan, Josu Torres eta Paula Suarez izan dira maila nagusiko irabazleak.

SAILKAPENAK. Oianguko Sari Nagusia

Kadeteak (mutilak)

  1. Eneit Vertiz
  2. Jokin Askarai
  3. Unax Eraso

Kadeteak (neskak)

  1. Nahia Polo
  2. Magali Albisu
  3. Irene Dallo

Juniorrak

  1. Koldo Herrera
  2. Igor Bilbao
  3. Ander Biurrarena

Master 30

  1. Iñaki Carro
  2. Ugaitz Olaizola
  3. Xabier Aranguren

Master 40

  1. Eneko Gonzalez
  2. Andoni Media
  3. Alberto Gomez

23 urtez azpikoak

  1. Andres Montalbo
  2. Gexan Albisu
  3. Arizmendi

Elite maila (Mutilak)

  1. Josu Torres
  2. Andres Montalbo
  3. Gexan Albisu

Elite maila (Neskak)

  1. Paula Suarez
  2. Ainara Elbusto
  3. Elisabet Thomas

SAILKAPENAK. Gipuzkoako Txapelketa

Kadeteak (mutilak): Jokin Askarai
Kadeteak (neskak): Naia Polo
Juniorrak: Igor Bilbao
M-30: Ugaitz Olaizola
M-40: Eneko Gonzalez
23 urtez azpikoak: Gexan Albisu
Elite mutilak: Patxi Plazaola

SAILKAPENAK: Euskadiko Opena

Elite mutilak: Josu Torres
M-30: Jon Arrastia
M-40-50-60: Alberto Gomez
Open Gazteak: Irene Dallo
Open Scrath: Paula Suarez
Juniorrak: Koldo Herrero
Kadeteak: Eneit Vertiz

 

Sauna berria eraiki da Majori Kiroldegian

Majori Kiroldegia berrikuntza etengabean dago. Orain gutxi estreinatu ziren Altamirako atletismo pista berria, eta baita gimnasioa eta barneko hainbat ariketa gela berri ere. Horiei guztiei, orain, sauna berria gehitu behar zaie. Hemen ikus dezakezue bideoa:

“Badakigu zein garrantzitsua den gure kirolarientzat instalazio onak izatea. Horregatik, etengabe gaude aztertzen zeintzuk izan daitezkeen egin ditzakegun berritze lanak”, zehaztu du Jon Ander Caballero, Ordiziako kirol zinegotziak.

Saunaren berezitasunei dagokionean, bi aparatu daude: bata sauna lehorra da, eta bestea sauna hezea, edo lurrinezkoa bezala ere ezagun dena. Neurriak oso antzekoak dira bi kasuetan.

Odilo Rivela, Majori Kiroldegiko gerenteak eman ditu xehetasunak:  “sauna lehorra Eskandinaviako izeiaz egindakoa da. Aurrealdea beirazkoa du, eta eserlekuak bi altueretan. Sauna hezeari dagokionean, aurrealdea ere beiraz egindakoa da, eta eserlekuak bi altueretan ditu honek ere”.

Majori Kiroldegian lehendik ere bazegoen sauna bat. “Etorkizuneko proiektuan saunarako espazioak aurreikusita genituen”, esan du Rivelak. “Espazio honen egoera txarra zen, eta zerbitzuak berritzeko beharra zuela argi ikusi genuen. Aukera ezberdinak jarri genituen mahai gainean, hala nola, zegoen tokia bera berritzea. Estrulturalki gabeziak zituen, ordea, eta horregatik erabaki da gune berri bat sortzea”, nabarmendu du zinegotziak.

Berdintasuna oinarri

Lehen zegoen saunarekin alderatuz, aldaketak ere badaude, berrikuntzez gain. Lehengoan, egun batzuetan gizonezkoak zuten baimena sartzeko, eta beste batzuetan emakumeak. Orain, mistoa da. “Berdintasuna gure lanaren oinarri da, eta hori bermatzeko pausoak ematen jarraitzen dugu”, gogorarazi du Caballerok. 

Inbertsioa 37.161,80 eurokoa izan da (gehi BEZa). Obra eta egokitzapena, berriz, mantendimendu eta Majoriko langileekin batera egokitu da.

Erreserba bidez

Majori kiroldegiko zerbitzu honetaz gozatzeko, aurrez erreserba egitea beharrezkoa da. Horretarako bi bide daude: APP bidez, edo telefono bidez (943 80 58 80). Aldiro hiru pertsona egon daitezke makina bakoitzean gehienez ere, eta kokapena markatuta dago. Horrez gain, erreserba denborak 30 minutukoak izan daitezke gehienez ere. Ordutegia: 8:00etatik 21:45era. Bertan, musukoaren erabilera beharrezkoa izango da. Sartzeko, bainujantzia eta toalla bana eraman beharko dute erabiltzaileek.

Bizikletak garbitzeko gune berria

Azken ukituen faltan, prest dugu bizikletak garbitzeko gune berria. Altamira jatetxearen ondoan dago kokatuta, eta dagoeneko martxan dago.
Gogoratu gune honen erabilera egokia izatea beharrezkoa dela.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image