HERRI BARATZEN ZOZKETA ASTEARTEAN EGINGO DA

Datorren asteartean, ekainaren 5ean, egongo da Ordiziako Udalak eta Ekoguneak San Joan auzoan herritarrek erabiltzeko prestatu duten 35 herri baratzen zozketa.

Onartu berria da zozketarako onartuen behin betiko zerrenda. Atxikitako dokumentuan dago:

BARATZAK_BEHIN_BETIKOA-HUERTAS_DEFINITIVA (pdf)

BARATZAK ERABILTZEKO ONARTUEN ETA BAZTERTUEN BEHIN BEHINEKO ZERRENDA ARGITARATU DA

Alegazioak maiatzaren 30era bitarte egin daitezke

Gaur eman dira ezagutzera Ordiziako Udalak prestatu dituen herri baratzen erabilerarako onartuen eta baztertuen (kasu honetan zergatia azalduz) behin behineko zerrendak.  Honekin batera alegazioak egiteko epea zabaldu da, maiatzaren 30a bitarte. Hala, bere desadostasuna azaldu nahi duenak orain du aukera. Udaleko arreta bulegora joan behar du, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:30era.

Arautegia behin behiko onartuta dago.

Beheko dokumentuetan kontsulta daitezke onartu/baztertuen zerrendak eta arautegia.

ZERRENDAK: files/2018/BEHIN_BEHINEKOA_BARATZAK.pdf

ARAUTEGIA: https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2018/05/24/c1803538.pdf

ORDIZIAK BAT EGIN DU 2018 PLANETAREN ORDUAREKIN

Herritarrei dei egiten zaie larunbatean 20:30ean argiak itzali eta ohitura arduratsuak hartzera

Bihar ospatuko den Planetaren egunarekin bat egingo du Ordiziako Udalak. Mundu mailan egin da deialdia, hamaikagarren urtez, klima aldaketaren kontra egin eta biodibertsitatearen galera ikustarazteko. Kanpaina honekin 2015.urtetik egiten du bat Udalak, bere ardura azalduz gizarteak arazo handi honen aurrean. Hala, Ordiziako Udalak udal eraikin eta ekipamenduetako (udaletxea, plaza Nagusia, Barrena kultur etxea, etab) argiak itzaliko ditu larunbat honetan, martxoaren 24ean, 20:30etik 21:30era.

Zer egin daiteke?

Herritarrei ere gauza bera egiteko eskatzen zaie. Ordubete horretan argiak itzaltzaiz gain, gaiaren inguruan hausnartu eta aurrerantzean arduraz jokatzea proposatzen da: energia gutxiago kontsumituz, objetuak berrarabiliz, plastikoari uko eginez, dagokiona birziklatuz eta ur gutxiago gastatuz, besteak beste.

30 ARBOLA ORDIZIAKO ZUHAITZ EGUNERAKO

Ordiziako Udalak eta herriko ikastetxeek ostiral honetan Zuhaitz Eguna ospatu dute. Guztira 30 zuhaitz landatu dira San Joan auzoan, Oiangu parkean eta Altamiran banatuta. Aurten zuhaitzak Ordizian kirolean aritu den pertsona batek eman ditu. San Joanen Urdaneta ikastetxeko  76 ikasleek (argazkian) 14 zuhaitz landatu dituzte  eta Oiangun Jakintza ikastolako  54 ikasleek 13 zuhaitz. Beste hirurak errugbi elkarteko hainbat jokalariek Altamira estadio aurreko belardian jarri dituzte, emaileak eskatu bezala.

Hauek dira landatutako zuhaitz motak: 5 artadi, 10 haritz, 2 likidanbar, 4 urki, 7 gingko eta 2 pago.