2015 04 29 lurraldebusOrdizia, Lazkao eta Beasain artean 15 minuturo izango dira loturak

Maiatzaren 9an jarriko da martxan Goierriko autobus zerbitzua berria. Zerbitzu berrian 1.376.534 kilometro egingo dira, erabiltzaileek eskaripeko zerbitzu guztiak eskatzen badituzte –orain halako bost-. Lineak egokitu edo berriak sortu dira: Goierrin hasten edo bukatzen diren 10 linea daude eta eskualdetik pasatzen den beste bat. Ordizia, Lazkao eta Beasainen artean, esaterako, 15 minuturo izango dira loturak. Aldaketa guztiak ezagutzera emateko, Gipuzkoako Foru Aldundiak, zerbitzua eskainiko duen enpresarekin batera, informazio kanpaina bat abiatuko du, eta besteak beste, zerbitzu guztien berri ematen duen foileto bat banatuko du etxe guztietara. Informazio guztia www.lurraldebus.eus webgunean eskuratu daiteke.

GOIERRIKO LINEA BERRIAK ETA ORDUTEGIAK (PDF)

2015 04 29 lurraldebus1Gaur goizean egin da zerbitzu berriaren aurkezpena Goiekin. Larraitz Ugarte Bide Azpiegitura eta Mugikortasun diputatuak, Unai Erroitzenea Mugikortasun zuzendariak eta Igor Eguren Ordiziako alkate eta Goiekiko lehendakariak hartu dute parte aurkezpena, Goierriko hainbat herritako alkatek lagunduta. Ugartek gogoratu du autobus zerbitzua hobetzeko "inoizko parte-hartze prozesu zabalanea" egin dela azken urte eta erdian, eta 5.000 ekarpen baino gehiago jaso direla –ekarpenen %75 inguru onartu dira-. Goierriri dagokionez, "aldaketa erabatekoa" izango dela adierazi du foru diputatuak, eta autobus zerbitzua "asko hobetuko" dela.

ALDAKETA ETA DATU NAGUSIAK:

Linea kopurua: Lineak egokitu edo berriak sortu dira. Eskualdean hasten edo bukatzen diren 10 linea daude eta eskualdetik pasatzen den beste 1. Eskualdeko 11 lineetatik 7 arruntak dira, 3 eskaripekoak eta 1 gauekoa.
Kilometro kopurua: Orain arte 287.119 km egiten zituzten autobusek eta zerbitzu berrian 1.376.534 km (baldin eta erabiltzaileek eskaripeko zerbitzu guztiak
eskatzen dituzten); hau da %379 gehiago
Loturak eskualdean: Ordutegiak luzatu dira, goizean goizago eta gauean beranduago eta maiztasuna areagotu da. Eskualdeko herri nagusiak lotu dira,
hainbat linea konbinatuz, Lazkao, Ordizia eta Beasain artean 15 minuturo izango dira loturak. Herri txiki eta handien arteko zerbitzu gehiago jarri dira.
Ospitalera loturak: Zumarragako ospitalera zerbitzuak areagotu dira langile, familia eta gaixoak kontuan hartuta. Orduro egongo dira zerbitzuak.
Koordinazioa: RENFEko trenaren ordutegiarekin (batez ere Donostiako norabidean), eskola / institutuetako ordutegiekin, beste lineen ordutegiarekin, batez ere Zumarragako ospitalekoarekin.
Gaueko zerbitzuak: Jaietako zerbitzua jarriko da eta gauetako zerbitzua hobetu da.

KANPAINA
Aldaketak ezagutarazteko Aldundiak, zerbitzua eskainiko duen enpresarekin batera, kanpaina bat abiatuko du. Horretarako etxe guztietara foiletoa banatuko du, eskualdeko zerbitzu guztiak azalduz. Horrez gain, bestelako tresnak ere erabiliko dira: autobus geltokietako TFT pantailak, iragarkiak... Zerbitzu berriaren inguruko informazio guztiak www.lurraldebus.eus webgunean izango da.