EUSKARALDIA ANTOLATZEKO BILERA EGINGO DA URRIAREN 1EAN

Euskaraldian izena emateko aukera www.euskaraldia.eus atarian zabalik dago. Besteak beste, horixe azaldu zuten Ordiziako Udalak eta Hitzaro euskara elkarteak hilaren 25ean Barrenan antolatutako informazio bileran.

Euskaltzaleen Topaguneak, Euskaraldiaren koordinazio orokorrak, ekimena antolatzeko herrien esku jarritako baliabideen berri izan zuten bertaratutako ikastetxeetako, euskaltegiko, elkarteetako ordezkariek nahiz herritarrek.

Orain baliabide horiek Ordiziara nola egokitu eta herriko eragileen eta norbanakoen proposamenak entzuteko eta antolaketarako garaia dela adierazi zuten eta gonbidapena luzatu zieten urriaren 1ean egingo den Euskaraldiaren antolaketarako bileran parte hartzeko. Hortaz:

HITZORDUA:   urriaren 1ean, 18:00etan, Barrenan.

ZER:  Ordizian Euskaraldia antolatzeko bilera.

EUSKARALDIA ORDIZIAN, BILERARAKO DEIA

Zer egin dezakegu euskal hiztunok euskararen erabilera areagotzeko?

Galderak hainbat erantzun ditu, baina hizkuntza ohiturak aldatu eta euskara gehiago erabiltzeko ariketa pertsonal bat proposatzen du Euskaraldiak:

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten dugun edo ulertzen dugun guztion artean euskaraz egitea. Euskararen alde egotetik egitera pasatuko gara, norberak bere ohiko harremanetan eraginez: familian, lagunartean, lanean, dendetan…

EUSKARALDIA Euskal Herri osoan burutuko da, baita Ordizian ere. Hori dela eta, Ordiziako Udalak eta Hitzaro euskara elkarteak elkarlanean informazio bilera bat antolatu dute irailaren 25ean Euskaraldiaren berri emateko, Euskal Herri mailako koordinazio orokorrak herrien esku jarritako materiala erakusteko, izen-ematearen antolaketarako herritarrak nahiz eragileak gonbidatzeko eta proposamenak jasotzeko.

Hitzordua irailaren 25ean, 18:30ean, Barrenan izango da.

'EUSKARA PREST' ORDIZIAN ERE

Martxan de Ordizian "EUSKARA PREST" ikasturtea, Goiztiri AEK eta Hitzaro Euskara elkartearekin elkarlanean antolatuta. Honakoak dira aukerak:

-IKASTEKO: Goiztiri AEK euskaltegiak matrikula zabalik irailaren 28ra arte (http://goiztiri.blogspot.com/p/eskaintzaoferta.html). Ordiziako Udalak diruz laguntzen ditu baldintza batzuk betez gero.

-ERABILTZEKO: Hitzaro euskara elkarteak antolatutako Mintzalaguna egitasmoan izen-ematea zabalik urria amaiera arte.
Era berean, "Euskaraldia, 11 egun euskaraz" ekimenean ere parte hartuko du Ordiziak.

EUSKARA PREST, EMAN EZAZU IZENA!

PARKETARRAK BERRI MARTXAN

Ekaineko lau ostegunetan izango da ordubeteko saioetan

Ordiziako Udalak eta Urtxintxa eskolak, Zabu Zibu izeneko egitasmoa antolatu dute aurten ere. Egitasmo honek, kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu. Horretarako, ekainaren 7an, 14an, 21ean eta 28an, 18:00etatik 19:00etara Ordiziako Plaza Nagusian jolas dinamizatzaileen laguntzaz, jolas saioak burutuko dira. Bi eta bost urte bitarteko haurrak eta euren familiak daude gonbidatuta.