Auzoetako ekarpenak jasoko dira Ordiziako Parke sarearen bigarren fasean

Iazko urte amaieran hasi zuen Ordiziako Udalak herriko parke sarearen inguruko parte hartze prozesua. Parke Biziak proiektua Ordiziako parke-sarea modu parte-hartzailean lantzeko eta hobetzeko proiektua da. Lehenengo fasea otsailean itxi dugu, eta gauzatu ditugun ekintza parte-hartzaileetatik sarea egituratuko duten gidalerroak eratorri ditugu.

Orain, gidalerro horietatik abiatuta, parke-sarearen izaera konkretua zehaztu nahi dugu: zeintzuk izango dira jolaserako gune nagusiak? Zeintzuk txoko lasaiak? Ze elementu natural berezi hartu behar dugu kontuan?

Horretarako, herriko auzo ezberdinetako pertsonekin saio parte-hartzaile bat antolatu dugu eta ekarpenak egitera gonbidatu nahi zaitugu. Auzo bakoitzeko 2 auzokide edo ordezkari izatea gustatuko litzaiguke. Herriaren ikuspegi globala aintzat hartuz, parke bakoitzaren izaera zehaztuko dugu, eta guneen arteko ezberdintasunetan eta osagarritasunean sakonduko dugu.

Saioaren inguruko zehaztapenak:

  • Data eta ordutegia: martxoak 24, asteazkena, 18:00etatik 19:30etara
  • Lekua: Udaletxeko Pleno Aretoa
  • Parte-hartzaile kopurua: gehienez 22 pertsona

Izena emateko idatzi ezazu email bat zure izen abizenak eta auzoa adieraziz hurrengo helbidera: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.