ORDIZIAK ARRAKASTA HANDIZ OSPATUTAKO AZOKAREKIN AGURTU DU URTEA

Idizabal gaztak nazioartean izan duen arrakasta aitortu da

Ordiziako Gabonetako Azoka Bereziaren baitan, Idiazabal Jatorri Izendapenak, ohore handiz ospatu du, Ordiziako IDIAZABAL GAZTAREN KOFRADIAREkin elkarlanean, 2015an Nazioarte mailan sarituak izan diren Idiazabal Jatorri Izendapeneko gaztandegien aitortza ekitaldia. Izaro Iraetak aurkeztu du ekitaldia, erakundeetako ordezkariak lagun zituela (Ordiziako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua…) eta gaurko protagonistak izan diren gaztagile sarituak zoriondu nahi izan dituzten beste hainbat lagun. 

HILAREN 30EKOA, EGUBERRIETAKO APARTEKO AZOKA IZANGO DA

2015 urtean zehar nazioarte mailan sariak irabazi dituzten gaztandegiei Esker Oneko ekitaldia eskainiko zaie

Urtean zehar Ordiziako Udalak antolatzen dituen azoka berezietan azkena izango da datorren astean. Bertako produktuak atsegin dituztenentzat, Ordizia osoa bihurtuko da orain ere azokaleku, erosle eta saltzaileen arteko elkargune. Hori guztia dela eta, Ordiziako Udalak, beste hainbat erakundeekin elkarlanean, erakusketak, lehiaketak eta ekintza ugari prestatu ditu goiz ederra igaro ahal izateko, eta jai giroan murgiltzeko. Jai giroari dagokionez, trikitilariak eta dultzaineroak ibiliko dira kalerik kale, txoko guztiak animatzeko.

GESALAGAK EGITEN DU EUSKAL HERRIKO TXISTORRA HOBERENA

Guztira 46 ekoizle aurkeztu dira Ordizian izan den lehiaketara

Zarauzko Gesalaga aurreprestatuak izan da Ordizian irabazle gaur, abenduak 16, ospatu den Euskal Herriko XVIII. Txistorra lehiaketan. Txapeldunak Txapela garaikurra eta diploma jaso ditu eta, garaikurra eta diploma bana jaso dituzte Tolosako Muñagorri Harategiak (2garrena) eta Aiako Txarri Txiki Harategiak (3garrena). Bestalde, Segurako Ondarre harategiak (4garrena) eta Oiartzungo Embutidos Etxekoak (5garrena) diploma bana jaso dute. Guztira 46 ekoizlek aurkeztu dituzte haien hestekiak horrela banaturik: Gipuzkoako 34 eta Nafarroako 12.

Epaimahaikoek txistorraren itxurari, osagaiei eta zaporeari erreparatu diete produktu hoberena aukeratzerakoan eta orokorrean izan den maila ona nabarmendu dute. 

EUSKAL HERRIKO XVIII TXISTOR-LEHIAKETA ASTEAZKENEAN IZANGO DA

Parte-hartzea 50etik gorakoa izatea aurreikusten da

Gipuzkoako harakin eta urdaitegi-zaleen gremioak antolatuta, Euskal Herriko XVIII. Txistor-Lehiaketa  egingo da Ordizian datorren asteazkenean, abenduak 16.  Plaza Nagusian, Udaletxeko arkupetan izango da, 10.30etatik aurrera. Gremio horrek kontsumitzaileen arreta bertako ohiko hainbat produktuetara bideratu nahi du Santo Tomas jaiaren atarian, hala nola, txistorra. Usadio zaharraren arabera egiten den produktuetako bat da, eta hori, zalantzarik gabe, garantiaz eta kalitateaz hitz egitea da. Aurten 50 parte-hartzaileren kopurua  gainditzea espero da, hauetatik 14 gutxienez Nafarrak izanik.