Guztira 14 saltokik parte hartuko dute, goiz eta arratsaldez

Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak elkarteak, Ordiziako Udalarekin batera eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, merkataritza eta kontsumo sailaren laguntzarekin, Stock eta Kale-Azoka antolatuko du martxoaren 5 eta 6an. Ekimen honetan bi ekintza bat egingo dira, Stock azoka Plaza Nagusian eta Kale-azoka herriko kaleetan, produktuak saltokien aurrealdean aurkezturik. 

Stock azoka ordutegia: Martxoak 5 eta 6, 10:00tik 14:00ra eta 17:00tik 20:00ra.

Kale Azoka ordutegia; Martxoak 5 eta 6, 10:00tik 13:00ra eta 17:00tik 20:00ra.

Stock azoka Ordiziako Plaza Nagusian ospatuko da eta Kale-Azoka, denden aurrealdean produktuak aurkezteko baliagarria dena, herriko kale desberdinetan. Ekimen hau, beste behin ere, ostirala eta larunbataren zehar goiz eta arratsaldez burutuko da.

Ordiziako merkataritzaren eskaintza nabarmen eta erakargarria Stock eta Kale-Azokan islatuta ikusiko da, Goierritarrak prezio eskuragarrietan produktu aukera interesgarriak bertatik bertara izango dituztelarik eta aldi berean dagoeneko erakusleihoetan ikusgai dauden udaberria - uda denboraldi berriko produktuak zuzenean ezagutuz.

Ekimenaren antolakuntzak, bizitzen ari garen egoera honetara egokituriko ekintza aurkeztuko du non segurtasun neurri guztiak beteko diren, honetarako dendarien eskarmentua eta profesionaltasuna lagungarria izango delarik baita bezeroen animoa eta borondate ona ezinbestekoa ere. Hau horrela izanik bisitariek erosketa eta aisialdi egun atsegina egiteko aukera izango dute Stock Azoka eta Kale-Azoka ospatzen den ingurune erakargarri honetan, Plaza Nagusia, hirigune historikoa eta Urdaneta kalean.

14 saltoki izango dira edizio honetako parte hartzaileak Stock azokan eta Kale-azokan banatuta, 10 saltoki herri-gune historikoan eta inguruko kaleetan denden aurrealdean eta 4 saltoki Plaza Nagusian. Ingurune ireki, eroso eta atsedengarri batetan beraien produktuak eskaintzeko aukera emango die ekintza honek, herriko kaleetatik ibilbidea erakargarriagoa eginez.

Ekintza hau, aldi berean, bisitariak udaberria - uda kanpainako azken nobedadeak ezagutu eta eskuratzeko baliagarria izango da, nobedade hauek saltokietako erakusleihoetan ikusgai daudelarik dagoneko.

Stock eta Kale-azokan parte hartuko duten saltokiak:

LEKUONA emakume arropa eta osagarriak, MIRENTXU haur moda, NESS by Esti García emakume arropa eta osagarriak, PORFIRIO FERNANDEZ gizon arropa eta osagarriak, BI LOVE gizon eta emakume moda, GEÊ emakume arropa eta osagarriak, GOFI BERRI haur eta gaztetxoen moda, KIXMI moda eta osagarriak, LUA emakume arropa eta osagarriak, OSKARBI oinetakoak, PALOMO gizon eta emakume moda, SERENDIPITY emakume arropa eta osagarriak, VICUÑA CONFECCIÓN gizon eta emakume moda, VICUÑA SPORT kirol moda eta osagarriak.

Stock eta Kale-Azokaren bitartez proposamen erakargarria, produktuen aukera zabala eta anitza egongo da. Ordizian merkatari elkartetik eta Ordiziako Udalatik erosketarako baita herria bizitzeko eta honi bizia emateko aukera ona izango den ekintza honetarako gonbidapena luzatzen da.