2014-10-23 udaberrianOrdiziako zazpi tabernatan erosi ahal izango da DVDa, 5 euroan

Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren 54. edizioa girotzeko Ordizian sortu zen 'Udaberrian Martxan' ekimenaren DVDa bihar ostirala, hilak 24, jarriko da salgai Ordiziako zazpi tabernatan (Sugaar, Pottoka, Martinez, Amonane, Olano, Haizpe eta Majori), 5 euroko prezioan. 2014ko Itzuliko bi etapa abiatu ziren Ordiziatik (apirilaren 7an, Ordizia-Ordizia etapa; eta apirilaren 8an, Ordizia-Dantxarinea), eta horren bueltan, asko eta anitzak izan ziren martxoaren 8tik apirilaren 13ra antolatu ziren ekitaldiak: 'Urpekoak Ordizia Txapelketa', Auto eta kart erakustaldia, Goierriko 7 Orduak, kontzertuak, zikloturista martxa... Ordubete inguru irauten du ikusentzunezkoak, eta ekitaldi horien guztien eta bi lasterketa egunen irudiak biltzen ditu.

'UDABERRIAN MARTXAN' EKIMENEKO DVD-AREN TRAILERRA

'UDABERRIAN MARTXAN' EKIMENAREN AURKEZPENA

Honako talde eta elkarteek parte hartu zuten 'Udaberrian Martxan' ekimenaren antolaketan: Ordizia Urpekoak Taldea, Txindoki Atletismo taldea, Ordizian elkartea, Ordiziako Udala, Emaneurre taldea, Amets bide dantza taldea, Txapelgorri Elkartea, Ordiziako trobadore alaiak, Ordiziarrock Crew, Beti argi banda eta Txindokipe zikloturista elkartea.