2014-02-27 udaberrian Martxoaren 8tik apirilaren 13ra hainbat kultur eta kirol emanaldi egingo dira Ordizian

Berrogei urte luzeren ondoren, bueltan da Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia. Ordiziatik abiatuko apirilaren 7an 54. edizioa, eta Markinan bukatuko apirilaren 12an. Itzuliaren etorrera girotzeko, egitarau zabal eta anitza osatu dute Ordiziako hainbat talde, elkarte eta erakundek elkarlanean. Udaberrian Martxan izena eman zaio hilabeteari.

Herenegun iluntzean aurkeztu ziren ekimen horiek Barrenan, hainbat taldetako ordezkariak bertan zirela. Hauek dira antolaketa lanetan aritu diren taldeak: Ordizia Urpekoak Taldea, Txindoki Atletismo taldea, Ordizian elkartea, Ordiziako Udala, Emaneurre taldea, Amets bide dantza taldea, Txapelgorri Elkartea, Ordiziako trobadore alaiak, Ordiziarrock Crew, Beti argi banda eta Txindokipe zikloturista elkartea.

Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete babesle guztiei, eta ordiziar eta goierritar guztiak animatu dituzte ekitaldietan parte hartzera.

UDABERRIAN MARTXAN. EGITARAUA

Martxoak 8
-'Urpekoak Ordizia txapelketa' Majori kiroldegian.
10:00-13:00 eta 16:30-20:00
20:00 Sari banaketa
-Eskolarteko atletismo txapelketa Altamiran. (10:30-13:00)
-Stock azoka plazan.
Ostirala eta larunbata 10:00-14;00/16:00-20:00
Kale azoka: 10:00-13:00/16:30-20:00
-Umeentzat puzgarrien parkea frontoian (sarrera:3€/eguneko).
Martxoak7: 16:30-20:00
Martxoak 8: 11:00-14:00/17:00-20:00
Martxoak 9: 11:00-14:00

Martxoak 15
-Auto eta Kart erakustaldia. (17:00-18;30)
-Goierriko Sagardoen dastaketa.(19:00-21:00)

Martxoak 22
-Goierriko 7 orduak (17:00-00:00)
Info+: www.emaneurre.com

Martxoak 29
-Claudio Chiapucci, Marino Lejarreta eta Txomin Perurena txirrindulari ohien hitzaldia.
17:00. Herri Antzokia
-Kale kontzertuak alde zaharreko 4 kontzertu gunetan (19:00-22:00).
Starblues, Twin melody, Skalope, Cabbage city rockers, Apotasia, Zutik
dirau, Hergans, T3rna, Punk is dead, Nazarenos del norte
-Kontzertuak frontoi txikian. 23:00etatik aurrera:
Mc Onak eta Betagarri

Martxoak 30
-Gipuzkoako infantil mailako atletismo txapelketa.

Martxoaren 17tik apirilaren 2ra:
'Euskal Herriko Itzulia Ordizian. 1974-2014'
argazki erakusketa. Euskal Herriko Itzulia Ordiziatik atera zeneko
40.urteurrena.

Apirilak 5
Ordiziako Beti Argi musika bandaren kantu kontzertua. J.J. Gomez
eta Erramun Amundarainekin (19:00)

Apirilak 6
-Zikloturista martxa. (08:00)
Info+: www.ordiziakozikloturistamartxa.com
-Elkartasun ekintza frontoian, garapen bidean dauden herrialdeei
laguntzeko. (egun guztian)

Euskal Herriko Itzuliari lotutako ekitaldi ofizialak:

Apirilak 6
Taldeetako zuzendarien bilera (17:00)

Apirilak 7: LEHEN ETAPA
12:20 -Kontzentrazioa eta sinadura
13:10 - Txirrindulariei deia
13:15 - Irteera neutralizatua
13:20 – Irteera ofiziala

Apirilak 8: BIGARREN ETAPA
12:15 - Kontzentrazioa eta sinadura
13:05 - Txirrindulariei deia
13:10 - Irteera neutralizatua
13:15 – Irteera ofiziala

Apirilak 13
Hilabete guztiko languntzaile eta parte hartzaileekin bazkaria
frontoian.

2014-02-27 logoa