2013-11-25 Delikatuz biziGipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren eta jarduera fisikoaren inguruan sentsibilizatu eta heztea du helburu kanpainak

Ordiziako D'elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak zortzigarren urtez jarraian D'ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren eta jarduera fisikoaren inguruan sentsibilizatu eta hezi asmoz. Aurtengoan "Bizi d´elikatuz...eta mugituz!!!", Gipuzkoako unibertsitarioren artean jarduera fisikoaren eta elikaduraren bidez osasuna sustatzeko gida praktikoa izango da kanpainaren protagonista.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako Departamendua da ekimen honen babesle nagusia, urteak baitaramatza osasuna helburu duten kirol ekimenak sustatzen. Hau da horietako bat. Joan den ostiralean aurkeztu zuten kanpaina Asier Sarriegi Diputazioko Kirol zuzendariak, Belen Maiza Ordiziako zinegotziak, D'elikatuzeko zuzendari Leire Arandiak eta Basque Culinary Centerreko zuzendari Joxe Mari Aizegak, Basque Culinary Centerren eskainitako agerraldian.

Gidaren bi mila ale
Gidaren 2.000 ale inprimatu dira, eta datorren urtean egingo diren hainbat ekintzetan banatuko da. Interneten ere eskura daiteke. 2014ko urtarrilean, esaterako, D'elikatuz Bizi jardunaldia egingo da BCCn, 'Bizitza estilo osasungarriak unibertsitate garaian' lemapean. Datorren urteko lehen hiruhilekoan, berriz, 'Astindu lapikoa unibertsitate garaian' sukaldaritza ikastaroa izango da.

Informazio gehiago: www.delikatuz.com eta www.gipuzkoa.net/kirolak.

Gida ikusgai hemen