2015-03-05 martxoak8Ordiziako Udalean ordezkaritza duten hiru alderdiek adostu dute testua

Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, udalean ordezkaritza duten hiru alderdiek (Bildu, EAJ eta PSE-EE) adostutako adierazpen instituzional hau plazaratu du Ordiziako Udalak. Martxoaren 8an, igandea, kontzentrazio bat egingo da Plaza Nagusian, 13:00ean, eta segidan Ane Artetxe harpa-jotzaileak eta Mikel Ugarte eta Sergio Lamuedra txalapartariek emanaldi bat eskainiko dute. Horrez gain, Gazte Asanbladak horma-irudi bat eta parodia bat egingo du. Jarraian duzue onartutako adierazpen instituzionala.

MARTXOAREN 8AREN INGURUKO PROGRAMAZIOA

Ordiziako Udalak honako proposamen hau onartzen du:

1.- Ordiziako Udaletik beharrezko aldaketa bultzatuko dugula politikagintzan nagusi den eredua gizonezkoen botere eta lidergoan oinarrituta egon ez dadin, eredu horren biziraupena zaintza arduren banaketa ez ekitatiboari lotuta, eragozpen handia baita emakumeak politikagintzan sartzeko eta alor horretan aurrera pausuak emateko eta, oro har, emakumeek esparru publikoan parte har dezaten.

2.- Ordiziako udalak Gizarte aske eta garatuaren aldeko apustua egingo duela, asmo lortu-ezina baita biztanleriaren erdiak beste erdiaren aukera berberak ez baditu.

3.- Gure herrian biolentziarik gabeko bizitza bizitzeko eremua izateko bitartekoak jarri.

4.- Emakume elkarte eta mugimendu feministarekin elkarlana bultzatu.

Eta Espainiako Gobernuari eskatzen diogu:

1.- Berdintasun politiketan eta genero indarkeriaren aurkako borrokan murriztu diren baliabideak lehengoratzea.

2.- Genero indarkeriari aurre egiteko prebentzioa sendotzea eta bereziki gazteen arteko indarkeriari arreta berezia eskaintzea.

3.- Deuseztutako berdintasun politika bereziak eta erakundeak lehengoratzea eta Lan Erreforma indargabetzea.

4.- Tokiko Administrazioaren Arrazionalizazio eta Jasangarritasun Legea indargabetzea.

5.- Gurasoen Erantzukidetasun Aurreproiektua baztertzea.