2015-02-26 martxoak8Ekitaldi ugari eta anitzak egingo dira Ordizian martxoaren 4tik 27ra

Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak, udaleko beste sail eta herriko hainbat elkarterekin lankidetzan, Kimetz tartean, egitarau oparo eta zabala prestatu du Martxoaren 8ari begira. Programazioari datorren asteazkenean, hilak 4, emango zaio hasiera, hezkidetza ipuinen saio batekin eta Iraultza, edo feminista da edo ez da iraultza hitzaldiarekin (Josebe Iturrioz ordiziarra da hizlarietako bat), eta hilaren 27an bukatuko da Urrup taldearen antzezlan batekin. Bi bideoforum, hitzaldiak, Pink Saris filma eta autodefentsa eta maskulinitate tailerrak ere antolatu dira, besteak beste. Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna, kontzentrazioa egingo da plazan 13:00ean, eta segidan, Ane Artetxe harpa-jotzailearen eta Mikel Ugarte eta Sergio Lamuedra txalapartarien emanaldia izango da. Programa, jarraian.

PROGRAMAZIOA

Hilak 4 eta 10, Udal Liburutegia (Euskaraz)

• 17.30, Haurrentzako IPUIN KONTAKETA, Hezkidetza ipuinak. Mertxe Aizpurua

Hilak 4, asteazkena, Barrena (Eus.)

• 19.00, HITZALDIA. "Iraultza, edo feminista da edo ez da iraultza" Josebe Iturrioz (Medeak) eta Ana Perez (Bilgune feminista). Eskubide Sozialen Karta

Martxoan ostiralero, Barrena (Gaz.)

• 17:00, GOGOETA SAIOAK, Ordiziako emakume etorkinen Espazio multikulturala "Borrokan Gure eskubideak lortu arte".

Hilak 5, osteguna, Udal arkupeak

• 09.30-12.00, EMAKUMEAK KALEAN MARGOTZEN (Barrenako margolaritza ikasleak). Lanen erakusketa martxoaren 9tik 13ra, Barrenan.

• 20.00, Plaza Nagusia, Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako kontzentrazioa (Kimetz)

Hilak 7 eta 14, Barrena

AHOZ AHO JAIALDIA
• Hilak 7, 19.00, NARRAZIO LEHIAKETA eta Shakti Olaizola kontortsionistaren EMANALDIA
• Hilak 14, 17.00, Hiromi Yoshida (rakugoak, japoniar ipuin tradizionalak) eta Axen Eskalada (Euskal Herria) eta Olga Zhechevaren (Bulgaria) IPUIN KONTAKETA

Hilak 8, Igandea, Plaza Nagusia. EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

• 13.00, KONTZENTRAZIOA ETA HARPA ETA TXALAPARTA KONTZERTUA, Ane Artetxe harpa jotzailearekin, eta Mikel Ugarte eta Sergio Lamuedra txalapartariekin

Hilak 9, astelehena, Zuhaizti zentroa (Eleb.)

• 17.30, Emakume zaintzaileek euren burua zaintzeko TAILERRA, Mª Carmen Goiburu (Sorburu)

Hilak 11, asteazkena, Barrena

• 18.00, KAFE-KONTZERTUA. Arianne Unamuno eta Ventos de Saudade taldearen fadoak

Hilak 14, larunbata, Zuhaizti zentroa (Gaz.)

• 16.00, HITZALDIA. Emakumeen eta gizonen arteko elkarrizketa multikulturala, Jeanne Rolande Dacougna (Biltzen).Ordizia Kolore

Hilak 14, 15, asteburua, Gaztelekua (Eus.)

• Autodefentsa tailerra neskentzat eta maskulinitate tailerra mutilentzat. DOAN.
Izen-ematea: astegunetan Udaleko Gazte Informazio Zerbitzuan 943 80 56 34 eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. eta asteburuan Gaztelekuan 943889349 Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Hilak 16, astelehena, Zuhaizti zentroa (Eleb.)

• 17.30, BIDEOFORUMA. "Errepublika garaiko maistrak", Leire Kortajarena (Farapi)

Hilak 18, asteazkena, Herri Antzokia

• 20.30, ZINEMA ALTERNATIBOA: Pink Saris Zuzendaria: Kim Longinotto (DOAN)

Hilak 26, osteguna, D´elikatuz (Gaz.)
• 18:00, BIDEOFORUMA. "Historia egin duten emakumeak, gu bezalakoak". Miriam Herbom

Hilak 27, Ostirala, Herri Antzokia (Gaz.)

• 19:30, ANTZERKI EMANALDIA: "Ez dago lapurrik onik ez dakarrenik"(Dario Fo), Urrup antzerki taldea

Antolaketa: Udal Berdintasun Saila, Gazteria, Udal Liburutegia, Herri Antzokia eta Kultura Saila, Kimetz elkartea, Ordizia Kolore, Biltzen (Gizarteratzea eta kultura arteko bizikidetzaren euskal Zerbitzua), Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta, Emakume Etorkinen espazio mutikultura (Sorburu) eta Zuhaizti elkartea.