Image
Image

IKIMILIKILIKLIK J.A. ARTZEREN UNIBERTSO POETIKOA. ERAKUSKETA-BIDEOINSTALAZIOA BARRENAN

Inaugurazioa: ostirala, otsailak 24, 19:00 h.

 

“Ikimilikiliklik’ erakusketa Barrena Kultur Etxean izango da ikusgai martxoaren 24ra arte. San Telmo Museoak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Mikel Laboa Katedrak antolatu eta Morgancreak ekoiztutako erakusketa hau Joxan Artzeren unibertso poetikoan zehar bidaia egiten duen bideoinstalazioa da. Erakusketa ostiral honetan inauguratuko da, arratsaldeko 19:00etan.

Erakusketa JA Artzek 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egiten den bidaia da. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen, esaterako, ‘Txoria txori’, ‘Gure Bazterrak’ edo ‘Zaude lasai’ abestien letren egilea izateagatik edo bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik.

ASTEROKO ARGAZKI ZAHARRA – 1965

1965-66 kurtsora eramaten gaitu aste honetako argazkiak, Santa Ana Ikastetxeko (“los frailes”) Batxilergoko 2. kurtsoko taldea. Ondo dokumentatuta dugu argazki eta taldearen izen guztiak dauzkagu. Izenak ikusteko “Gehiago irakurri...” laukizuzenean sakatu. Etxean seguro horrelako argazkiak izango dituzuela, bidaltzerik bai?

VICTOR MENDIZABALEN IV. IKERKETA BEKARAKO DEIALDIA

Aurkezteko epea otsailaren 28an bukatuko da

Ordiziako Udaleko Kultura sailak, Victor Mendizabal fundazioaren bidez “Victor Mendizabal–Ordizia” IV. ikerketa Bekarako deialdia egin du. Bekak kultura eta hezkuntza arloa sustatzea du helburu, eta Ordiziari buruzko ikerketak bultzatzea. Beka deialdia bi urtetik behin egiten da.

IV. Ikerketa bekaren helburua natur, giza eta gizarte zientzien arloan, ikerketarako ohitura sustatzea da. Ikerketaren muina edozein izan daiteke, ardatz nagusia Ordizia eta bertako jendea dela kontuan izanda. Lanak ikertzeko modukoak izan daitezkeen arlo eta gaietara egongo dira zabalik: Historia, Artea, Ondarea, Arkeologia, Geografia, Ekonomia, Soziologia, Etnologia, Hizkuntza, Literatura, Folklorea, Turismoa, Abeltzaintza, Industria, Biologia, Ingurumena… etab.

ASTEROKO ARGAZKI ZAHARRA

Balakataklin taldearen kanpamendua

Aste honetan ez goaz oso atzera denboran. Pasa den otsailaren 4an,  Balakataklin aisialdi taldean parte hartu zuten hainbat lagun elkartu ziren mahaiaren aurrean. Pasadizoak, istorioak, bitxikeriak eta abar mahaigaineratuko zituzten bazkarian, seguru. 1980. urte aldera sortu zen Balaka taldea 13-16 urte bitarteko gazteei aisialdirako proposamen bat eskainiz. Pasa dizkiguten bi argazki ekartzen dizkizuegu. Ezagunik bai? Bai, seguru. Lagundu iezaguzu argazkia dokumentatzen.

Joan den astean bezalaxe jasotako komentarioek “Bagoi Fabrika eta haren eragina Beasainen eta Ordizian (Epealdia: 1901/1925)”  liburuaren zozketan hartuko dute parte.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image