Balakataklin taldearen kanpamendua

Aste honetan ez goaz oso atzera denboran. Pasa den otsailaren 4an,  Balakataklin aisialdi taldean parte hartu zuten hainbat lagun elkartu ziren mahaiaren aurrean. Pasadizoak, istorioak, bitxikeriak eta abar mahaigaineratuko zituzten bazkarian, seguru. 1980. urte aldera sortu zen Balaka taldea 13-16 urte bitarteko gazteei aisialdirako proposamen bat eskainiz. Pasa dizkiguten bi argazki ekartzen dizkizuegu. Ezagunik bai? Bai, seguru. Lagundu iezaguzu argazkia dokumentatzen.

Joan den astean bezalaxe jasotako komentarioek “Bagoi Fabrika eta haren eragina Beasainen eta Ordizian (Epealdia: 1901/1925)”  liburuaren zozketan hartuko dute parte.

Komentarioak Ordiziako Udaleko Flickr orrialdean utzi ditzakezu, edo udaleko sare sozialetan: Facebook, Instagram edo twitter, edo erosogoa bada Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali. Zozketan parte hartzeko epea, otsailaren 28ra arte.