Ordiziako familia albumak facebooken orri berria sortu du, astero bertan material berriak sartuko dira.

Laugarren entrega honetan ekarpen bikoitza dugu, Mari Tere Goiburuk egina, eta kasu honetan familiako bi eszena azaltzen dira. Lehenengoa bere familiaren erretratoa da, Zabale baserriko Goiburu-Lasa sendia, 1920. urte aldera hartuta. Bigarren argazkia ikusteko segi irakurtzen

.

Eta bigarren argazkia, kasu honetan ez dago Ordizian aterata, baizik eta Zaldibiako pilotalekuan, Mari Tereren gurasoen ezkontza da: Felix Goiburu eta Bixenta Mendizabal. Argazkian ordiziar asko ikus daiteke. Ezagunik bai? Lagundu iezaguzu argazkia dokumentatzen.

Joan den astean bezelaxe jasotako komentarioak “Bagoi Fabrika eta haren eragina Beasainen eta Ordizian (Epealdia: 1901/1925)”  liburuaren zozketan hartuko dute parte.

Komentarioak Ordizia Udaleko Flickr orrialdean utzi ditzakezu, edo udaleko sare sozialetan: Facebook, Instagram edo twitter, edo erosogoa bada Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. bidali.Zozketan parte hartzeko epea, otsailaren 28ra arte.