Image
Image

'EUSKARA PREST' ORDIZIAN ERE

Martxan de Ordizian "EUSKARA PREST" ikasturtea, Goiztiri AEK eta Hitzaro Euskara elkartearekin elkarlanean antolatuta. Honakoak dira aukerak:

-IKASTEKO: Goiztiri AEK euskaltegiak matrikula zabalik irailaren 28ra arte (http://goiztiri.blogspot.com/p/eskaintzaoferta.html). Ordiziako Udalak diruz laguntzen ditu baldintza batzuk betez gero.

-ERABILTZEKO: Hitzaro euskara elkarteak antolatutako Mintzalaguna egitasmoan izen-ematea zabalik urria amaiera arte.
Era berean, "Euskaraldia, 11 egun euskaraz" ekimenean ere parte hartuko du Ordiziak.

EUSKARA PREST, EMAN EZAZU IZENA!

PARKETARRAK BERRI MARTXAN

Ekaineko lau ostegunetan izango da ordubeteko saioetan

Ordiziako Udalak eta Urtxintxa eskolak, Zabu Zibu izeneko egitasmoa antolatu dute aurten ere. Egitasmo honek, kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu. Horretarako, ekainaren 7an, 14an, 21ean eta 28an, 18:00etatik 19:00etara Ordiziako Plaza Nagusian jolas dinamizatzaileen laguntzaz, jolas saioak burutuko dira. Bi eta bost urte bitarteko haurrak eta euren familiak daude gonbidatuta.

EUSKARA SAILAREN UDALEKU IREKIETAKO IZEN EMATEA ZABALDU DA

Euskaraz gozatzea eta haurren arteko harremanak euskaraz izatea da helburua

Ordiziako Udaleko Euskara Sailak udako UDALEKU IREKIAK antolatu ditu hirugarren urtez. HH4tik LH5era bitarteko haurrei zuzenduriko udaleku hauek udan  aisialdian euskaraz gozatzea eta herriko haurren arteko harremanak euskaraz izatea dute helburu eta horiek lortze aldera makina bat jolas, tailer, ekintza…antolatuko ditu udalekuak dinamizatuko dituen Hitzaro euskara elkarteak.

Lau aste iraungo dute, ekainaren 25etik uztailaren 20ra, eta goizez burutuko dira (10:00-12:30) Jakintza ikastolako eta Urdaneta ikastetxeko  zaintza eta jangela zerbitzuekin koordinatuta.

Aurretiko izen-ematea epea maiatzaren 11ra arte egongo da zabalik eta izena emateko fitxak dagoeneko herriko ikastetxeetan banatuta daude. Plazak mugatuta daude, 108 haurrentzako tokia dago eta matrikularen kostua honakoa da: arrunta 85€; anai-arreba gehiago matrikulatuta 75€ bigarrenetik aurrera, DBE laguntza jasotzen duten familiak 18€.

Aurretiko izen-emate fitxa behar bezala osatuta ikastetxean bertan edo Ordiziako Udaleko Gazteria bulegoan aurkeztu beharko dira. Maiatzaren 14tik 18rako astean onartuen zerrenda argitaratuko da ikastetxeetan eta Gazte bulegoan. Onartuei posta elektroniko bat bidaliko zaie ingresoa egiteko kontu korrontearekin.

INFORMAZIO GEHIAGO:  943 805 622 / 943 805 634

EUSKARALDIA ORDIZIAN, EGINGO DUGU?

Datorren ostegunean 18:30ean, hilaren 19an, Euskaraldiari buruzko hitzaldia egongo da Barrena Kultur Etxean

Ordizian ere, egingo dugu?Eta beste herri batzuetan zelan ari dira egiten? Proposamena luzatu eta hitzaldian Elgoibarko eta Donostiako esperientziak ezagutzeko aukera izango da Imanol Larrañaga eta Idoia Trenoren eskutik.

Euskaraldia ‘11 egun euskaraz’ egiteko kanpaina da, herriz herri antolatuta. Aurten azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da euskararen erabilera sustatzeko ekimen hau.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image