Image
Image

Euskararen Eguneko adierazpen ofiziala

Euskara, aurrerabide. Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna

Gizartea euskaraz biziberritzea helburu

Inoiz inork pentsatuko ez zukeen eran jo gaitu gaitzak. Beste horrenbeste, gaitzaren ondorioek. Mundu osoa, gizarte guztiak, egitura guztiak, pertsona guztiok jarri gaitu geure benetako neurriaren aurrean, buruz buru. Kupidarik gabe utzi du agerian ahaztu nahi genukeen zerbait: zaurgarriak gara; zaurituta gaude.

Erantzukizunaren bidetik heldu diogu erronkari, denon indarrak batuz. Bai baitakigu ez dagoela beste irtenbiderik. Euskararen hiztun elkarteak ere sufritu du pandemiaren eragina, bereziki erabilera mailan. Zentzu horretan, erakunde publikoen konpromisoa sendoa eta egindako lana handia izanagatik ere, ezin izan diogu nahi bezala erantzun.

Euskaldunok, baina, ezin dugu ahaztu badela funtsezko ekarpen bat, gizarte-ahalegin itzel eta miresgarri horren osagai ezinbestekoa eta geure esku soilik dagoena: euskaraz egin behar diogu aurre mundu mailako krisiari; euskaraz egin behar dugu ilunpetik argira eramango gaituen bidea; euskaraz sendatuko gara, euskaraz sendatuko dugu geure gizartea; euskaraz besarkatuko ditugu mundu osoko gizakiak. Bat garelako. Euskaraz bat mundu osoarekin.

Horixe da euskaldunok –neurri batean edo bestean euskaraz bizi garen munduko herritarrok, alegia– euskara gero eta gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiliz giza garapenari egiten diogun ekarria. Gizarte kudeaketa aurreratuari gaineratzen diogun balio erantsia.

Banaka heltzen diogu, jakina, euskaraz gero eta gehiago bizitzeko konpromisoari. Nahitaezko zutabea baita norberaren eginahal hori edozein aurrerabidetan, oso bereziki gizarte prozesu konplexuetan, eta horixe da euskara biziberritzea helburu duena ere: gizarte prozesu konplexu bat, ertz eta osagai ugari duena.

Ongi asko dakigu hori mundu osoko euskaldunok.

Badakigu, besteak beste, euskaldunok euskararen hiztun elkartea osatzen dugula, eta Euskaraldian norberaren erabakimenetik abiatzen dela euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzerakoan inguruan hainbatetan sortzen zaizkigun oztopoak gainditzeko bulkada.

Baina badakigu, era berean, ezinbestekoa dugula elkarrengana biltzen gaituen bulkada ere. Norabide biko bektorea baita euskara eta euskaldunok lotzen gaituena: euskarak herri egiten gaitu; euskal hiztunon komunitateak egiten du euskara orainaren eta etorkizunaren hizkuntza.

Bide horretatik heldu zaizkio beti euskarari aurrerapauso behinenak: norberaren eta gizartearen konpromisoak sendo uztartzetik; unean uneko beharrizanei euskaraz erantzuteko erabaki sendotik; etorkizunerako bidea euskaraz zolatzeko euskal instituzioek, gizarteak eta gutariko bakoitzak egindakotik.

Euskaraldiak eskaintzen digu aurten berriz ere zailtasunak aukera bilakatzeko abagunea, krisia aukera bihurtzeko lanabesa. Ingurumari aldrebesean dator, ezbairik gabe, aurtengoa, eta horrek areagotu egingo du guztion eta bakoitzaren konpromisoaren balioa, administrazio eta erakunde publikoena barne.

Aurtengoan, balio berezi batez apainduko da ahoa bizi, belarria prest eta bihotza kartsu dugun guztion ekimena. Aurtengoan, inoiz baino erabakigarriagoa izango da euskararekiko gertutasunezko keinu praktiko oro, euskal hiztunongandik zein euskararen zabalkundean erdaretatik lagundu nahi dutenengandik datorrela ere.

Esanahi berezi batez jantziko da aurten, ezinbestez, euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzeko ahalegina: egokitu zaigun ataka larritik ateratzeko erabakiari, euskaraz ateratzearen ezinbestekotasuna erantsiko diogu euskal hiztun nahiz euskararen lagun orok.

Izan ere, bagenekien euskaraz zetorrela geroa, euskaraz ere mintzo dela etorkizuna, eta aurten beste zerbait ikasi dugu: egoera zailetatik ateratzeko eginahalean lagungarri dugu euskara, bidelagun ezinbestekoa. Krisialditik sendoago ateratzea helburu dugun honetan, erabil dezagun euskara ere aurrera egiteko lanabes gisa.

Euskaraz biziberritu behar dugulako geure gizartea.

Euskararen ahotsa zor diogulako munduari.

Euskaraz garelako munduko herritar.

Euskara aurrerabidea delako.

OSTEGUNEAN MARIA BERASARTE BIZI MUSIKA ZIKLOAN HERRI ANTZOKIAN

MARÍA BERASARTE 02 REC

Ostegun honetan Ordiziako Udalak antolaturiko “Bizi Musika” zikloan, hirugarren kontzertua izango dugu Maria Berasarte abeslariaren eskutik . Hitzordua Herri Antzokian, arratsaldeko 19:00etan.

María Berasartek “Lurra eta bidea” proiektua aurkeztu du, non bere lurrari eta jatorriari oda forma ematen dion istorioa irudikatzen duen. Iberiar musikatik abiatuta baina beti euskal sustraiak zainduz, bere karrera garatu duen emakume baten kezka da. Joan-etorriko bidaia da hau.  Bere ibilbidean, klasikotik abiatuta, fadora eta flamenkora iritsi zen, musika zeltara eta sefardira, eta beste genero batzuetako ezagutzak bereganatu zituen bere jatorria galdu gabe. Besteak beste, Jordi Savall, Ara Malikian, Paco de Lucia eta Carlos Do Carmo artistekin elkarlanean aritzea lortu zuen, eta nazioarteko hainbat gune eta jaialditan parte hartu du, besteak beste, Sibiuko Nazioarteko Jaialdian, Hong Kong Arts Festival eta Bruselako Palais de Beaux-Arts-en.

Lurra eta Bidea, Berasarteren proiekturik pertsonalena eta originalena da. Bertan, bere euskal sustraiak erakutsiko ditu, beste musika estilo batzuetan zehar egindako bidaia, lehen aldiz euskal musika eta poetikara itzuli izana nabarmenduko den, «lehenengo aldia da nire herriari lan bat eskaintzen diodana».

Ideia, euskal sustraiei dagokienez lehen aldiz, lan berri eta pertsonal bat egiteko borondatetik sortu zen. Bere jatorriaren iruditeriarekin, bere nazioarteko ibilbidearekin eta abeslariaren eta euskal kulturaren sentimenduekin bat egiteko musika berriak ekartzeko borondatea. Jarraipena izan eta mugak gainditu nahi dituen proiektua da. Euskal izaera musikala ezagutzera emateko modu bat, hain dokumentatua ez den ikuspegi batetik. Gutxi dira honelako proiektuak zuzentzen dituzten emakumeen ahotsen erreferentziak, gure mugetatik kanpo beren burua gehiago ezagutarazteko gaitasunarekin.

Abeslari donostiarrak bere errepertorioan euskal kantua sartzen du beti eta aukera paregabea izango da ikuskizun inspiratzaile eta paregabea garatzeko, artistaren ezaugarriengatik. Maria Berasartek Joseba Irazoki, gitarra, Igor Telletxea, perkusioa eta David Azurza izango ditu lagun. «Ez da aurretik egin dudan proposamen bat, baina noski jendeak niri entzungo dit, ez zaio arrotza egingo. Gitarra klasikoa egon beharrean Berako musikarien elektronikoa agertuko da, efektuak egongo dira. Ez nuen geratu nahi abestu eta txaloak jasotzearekin. Haratago joan nahi dut Lurra eta Bidearekin. Jatorrira, sustraietarako buelta izatea nahi dut, garai batetik, bidea eginez etorkizunera iritsi nahian. Modu elegantean ariko gara, baina ausardiaz».

Sarrerak aldez aurretik salgai: Kutxanbank-sarrerak (webgunean eta kutxazainetan) eta Herri Antzokian.

 

Feminismo eta euskalgintza hizpide ostiralean

Ostiral honetan Ordizian izango ditugu Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel, "Euskalgintza eta feminismoa, bidaikidetza oparo bat" gaia lantzen. Hitzordua 18:30ean da, Barrena kultur etxean.

Euskara ikastaroak

EUS1 Euskara laguntzak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 EUS1 Euskara laguntzak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ordiziako Udalak diruz lagunduko du Euskara ikasteko. 

UDALAREN DIRULAGUNTZAK

-Matrikularen %100a itzuliko zaie Ordizian erroldatutakoei.*

-Matrikularen %85a itzuliko zaie Ordizian erroldatu gabe daudenei, baldin eta Ordizian dauden eta euskara plana duten enpresetako arduradun eta enplegatuak badira; euskara hitzarmena sinatu duten Ordiziako merkatal establezimenduetako arduradun eta enplegatuak badira; edo euskara sustatzeko hitzarmena sinatu duten Ordiziako kirol-taldeetako kirol-begirale eta entrenatzaileak badira.*

Baldintzak: 16 urte baino gehiago edukitzea eta %80ko asistentzia klaseetara.

*Gehienez 500 € jaso daitezke (barnetegien kasuan gehienez 650 €).

Informazio gehiago: Euskara Zerbitzua. Kale Nagusia 26   www.ordizia-euskaraz.eus   943805622

IKASTEKO

ORDIZIA:            GOIZTIRI AEK EUSKALTEGIA. Nafarroa Beherea kalea, 1, 20240. 943889174; Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..   matrikulazioa irailean.

BEASAIN:           UDAL EUSKALTEGIA: Zazpiturrieta, 4, 20200. 943028100. Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

                            GOIZTIRI AEK EUSKALTEGIA. J.M. Iturriotz, 14 behea, 20200. 943889340; Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

LAZKAO:            MAIZPIDE EUSKALTEGI-BARNETEGIA: Elosegi kalea, 40 bis. 20210. 943889231. Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 

ERABILTZEKO

Mintzalaguna

Euskara ikasten ari bazara, ahaztuxea baduzu, praktikatu nahi baduzu, euskaraz baldin badakizu eta aurrekoei erabiltzeko aukera eskaini nahi badiezu… eman ezazu izena MINTZALAGUNA egitasmoan.

Izen-ematea urrian zabalik.

HITZARO euskara Elkartea. Santa Maria-Andre Maria kalea 4, 2.ezk. 20240 Ordizia Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.    943162366   609818017

EUSKARALDIA

Euskaraldia, 15 egun euskaraz ekimena azaroaren 20tik abenduaren 4ra burutuko da Euskal Herri osoan eta Ordiziak ere parte hartuko du. Euskaraldiaren helburu nagusia da hizkuntza- ohiturak aldatzea eta inertziekin apurtzea. Bertan parte hartzeko 2 modu daude:

1-Norbanako moduan, ahobizi edo belarriprest rolak aukeratuz.

2-Talde moduan jardunez, hau da, edozein motatako enpresa, erakunde edo elkarte gisa parte hartuz.

Oraingo honetan, beraz, banaka ezezik, taldean ere mota guztietako entitateek aukera izango dute euren eremuetan hizkuntza-praktika berriak sustatzeko eta Euskaraldian izena emateko.

Entitateen izen-ematea irailaren 27ra arte egongo da zabalik; norbanakoek, berriz, irailaren 24tik aurrera izango dute aukera izena emateko.

INFORMAZIOA:   www.euskaraldia.eus   Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.   Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image