HASI DIRA ‘ONGI ETORRI ORDIZIARA!’ INFORMAZIO SAIOAK

2014-05-06 ongietorri Saioen helburua Ordizia eta Euskal Herria ezagutu, eta jatorri ezberdineko herritarrekin harremanak izatea da

Gaur goizean egin da Ordiziako Udaleko Migrazio eta Aniztasun sailak antolatutako 'Ongi Etorri Ordiziara!' ekimenaren lehen informazio saioa. Ekainaren 26a bitarteko astearte eta ostegun goiz guztietan elkartuko dira Barrenan. Oraingo txanda honetan 17 lagunek parte hartuko dute: gehien gehienak Nepal eta Pakistango jatorria dute, baina tartean Maroko, Sahara eta Mexikoko jatorria dutenak ere badaude. Informazio saio hauen helburua Ordiziari eta Euskal Herriari buruzko ezagutza zabaltzea da, eta jatorri ezberdinetako ordiziarrekin harremanak izatea.

ZUHAIZTIK IRTEERA BAT ANTOLATU DU LEGAZPIKO SAILKATZE PLANTARA ETA ARRIARANGO EDATEKO UREN ARAZTEGIRA

2014-04-30 arriaran Maiatzaren 13an izango da, doan, eta Zuhaizti zentroko bulegoan eman behar da izena

Zuhaizti zentro sozialak irteera bat antolatu du maiatzaren 13rako ontziak sailkatzeko Legazpiko plantara eta Arriarango edateko uren araztegira. Irteera doan da, eta izena Zuhaiztiren bulegoan eman behar da maiatzaren 6rako. Bi azpiegitura horiek ikusi ondoren, inguruko jatetxe batean hamaiketakoa egingo dute. Zuhaiztiren Kultur Bideak ekimenaren maiatzeko irteera izango da honakoa.

‘ONGI ETORRI ORDIZIARA!’ INFORMAZIO SAIOAK MAIATZAREN 6TIK EKAINAREN 26RA

2014-04-24 ongietorri Astearte eta ostegunetan egingo dira saioak Barrena kultur etxean, 10:00etatik 12:00etara

Berriz ere martxan jarriko dira Ordiziako Udaleko Migrazio eta Aniztasun sailak sustatutako 'Ongi Etorri Ordiziara' informazio saioak. Oraingo honetan, maiatzaren 6tik ekainaren 26ra egingo dira saioak, astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 12:00etara, Barrena kultur etxean. Euskal Herrian, Espainiar Estatuan, Europar Batasunean edota munduko edozein lurraldetan jaiotako edonork har dezake parte ekimen horretan. Saio hauen helburua Ordizia ea Euskal Herria ezagutzea, eta jatorri ezberdineko ordiziarrekin harremanak izatea da, besteak beste.

LEHEN SOROSPEN IKASTAROA ORDIZIAN GIPUZKOAKO DYA-REN ESKUTIK

2014-03-12 dya Ikastaro teoriko-praktiko honekin lehen sorospenen oinarrizko ezaguerak ikasiko dituzte parte-hartzaileek

Gipuzkoako DYAk lehen sorospen ikastaroa antolatu du Ordizian. Ikastaroa martxoaren 14tik apirilaren 15era izango da Barrenan, eta matrikulak 110 euro balio du. Ikastaro teoriko-praktiko honekin lehen sorospenen oinarrizko ezaguerak ikasiko dituzte parte-hartzaileek. Egunero aurkitu daitezkeen arrisku egoera nagusiei ekiten irakatsiko dute ―bihotz-biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak,... -, ezaguera horiek ariketa praktikoekin txandakatuz.