Ordiziako migrazioDeserrotzeak, familia ingurukoen banaketa fisiko eta emozionalak (batez ere seme-alabena), bizileku berrian sentitzen den bakardadeak, egoera ekonomikoak, lan prekarioak eta abarrek, emakume etorkinak egoera ahul batean kokatzen ditu; eta tristezia, depresioa, estresa edota antsietatea bezalako gaixotasunak jasaten dituzte.

Migrazio, Berdintasun eta Gizarte Ongizate Sailek emakume etorkinen errealitatera gerturatzeko egitasmoa martxan jarri dute, Garaipen - emakume euskaldun zein etorkinen elkarteak dinamizatua, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendaritzaren eta Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailaren laguntzarekin. Horretarako elkarrekin bilgune batzuk sortu nahi dituzte emakume hauek sare afektibo eta solidario berriak sortu ditzaten, bakarrik ez sentitzeko, beste emakumeen laguntza bilatzeko, tristeziak sendatzeko, diskriminazio eta indarkeria egoerak salatzeko, irtenbideak bilatzeko, emakume eta etorkinen eskubideak defendatzeko, etab.

Garaipen elkartekoak emakume etorkin ordiziar hauen bilguneak bideratu edo gidatuko dituzte eta parte-hartzaileek definituko dituzte maiztasuna, ordutegia, bileren tokia, hausnarketa eta debaterako edukiak, ekintzak,... Horretarako, lehen deialdia egingo da eta bertan, hurrengo bileren egunak lotuko dira. Lehen deialdiko egunak:

  • Urriak 26, ostirala, 10:30-12:30 eta 16:30-18:30, Barrena Kultur Etxean (7. gelan).
  • Urriak 27, larunbata, 16:00 - 18:00, D´elikatuzen (Barrena Kultur Etxearen ondoan).

Garaipenekoek diotenez, "gune hauek irekiak dira eta prozesuan zehar edozein emakume etorkin hasi daiteke. Espazio hau behar duenarentzat eta behar duen momenturako sortuko da". Gainera, "gaiak taldean definitzen dira partaideen errealitatearen arabera, baina proposatuko diren zenbait gai hauek dira: familiaren deserrotzea, nola izan ama distantzian, nola sortu bizitza berri bat mundu berri batean, bizitzaren indarkeria, lan eskubideak, sexualitatea, etab. izan daitezke".

Etorkizunari begira, Migrazio, Berdintasun eta Ongizate Sailen helburua, emakume hauek taldea erreferentzia gisa hartzea eta herriko beste dinamiketan parte hartzea izango da.

Informazio gehiagorako, Berdintasun eta Gizarte Ongizate Sailetara dei daiteke: 943 80 56 10 edota Garaipenera: 685759127

pptEmakume etorkinen espazio multikulturala