imserso

IMSERSOko Nagusientzako oporraldi programan izena ematea irekia dago urriaren 9ra arte. Eskaerak telematikoki egitea gomendatzen dute.

Programaren informazio gehiago:  www.imserso.es  edo  901 10 98 99 telefonoan.

Hurrengo astelehenean, urriak 8, 10:30etatik 12:30ak arte Jubilatueneko Zibergelan arreta zerbitzua eskainiko da, lehenengo aldiz izena emango duten pertsona eta eskaera egiteko laguntza behar dutenentzat.

Beste urtetan programan parte hartu dutenei IMSERSOtik eskutitza zuzenean jasoko dute urria eta azaroaren artean.

Programan lehenengo aldiz parte hartu behar duenak edo aspaldian hartu ez duenak eskaera berri bat egin beharko du. Horretarako honako helbide elektronikoaren bitartez: https://sede.imserso.gob.es (paperezko eredua deskargatuz) edo honako helbidera bidaliz: Posta Kutxa: 10.140. 28080 Madrid.