EKIMENA II: KURTSO AMAIERA

Parte hartu duen %60ak lana lortu du eta bi pertsonek euren marka sortu dute

EKIMENA proiektuak bere bigarren ibilbidea amaitu zuen aurreko ostiralean. Dorreako egoitzan egin zuen bukaerako ekitaldia. Sei hilabete eta erdiko lanaren  ondoren, talde osoari esker aurrera egin da eta bere fruituak eman ditu.Lan ikuspuntutik, izaera kolaboratiboa eta solidarioa izan du. Parte hartu duten pertsonek esperientziak, sentsazioak, informazioa eta erabakiak partekatu dituzte, elkarri eraginez.

Ekimenaren metodologia elkarlanean oinarritu da. Konpetentzien garapena, lan bilakera aktiboa, sorkuntza, enpresekin eta sektore profesionalekin kontaktatzea, adimen emozionalaren garapena, lanbide-orientazioa, ekintzailetza eta formazioa landu dira kurtsoan zehar. Eskaintzak bilatu dira, enpresekin harremanetan jarri eta bisitatu dira eta lan elkarrizketak egin dira. Emaitza onak lortu dira kasu batzuetan, lanaren helburua eskuratuz. Tailer ezberdinak burutu dira zeharkako konpetentziak hobetzeko eta garatzeko, enplegagarritasuna haundituz eta hobetuz.

Adituek  aparteko  ikasgaiak eskaini dituzte:  “Ekipoan Zeregina”, “Marka Pertsonala”, “Adimen Emozionala eta Salmentarako Trebetasuna”, “Selekziorako Elkarrizketak”, “Autokonfidantza eta Autoestimazioaren hobekuntza”, “Ekintzailetza” eta “Kontaktu Sarea”, esate baterako.Hiru lan-talde eratu dira, enpresa gisa jarduteko arlo hauetan: Kudeaketa eta Giza Baliabideak, Komunikazioa eta Marketina eta Ekintzailetza.

Emaitzei dagokionez, kurtsoan zehar lan merkatuan txertatzea lortu dute %60 partaideek, Langile gisa gehienak eta gerora begira aurrera egiteko iragarpen baikorrarekin.

Ekintzailetzari dagokienez, bi pertsonek euren ibilbidea hasi dute beraien negozioa martxan jarriz, marka sortuz eta aktibitatearen bidegarritasuna aztertuz. Artisautzaren sektorean biak, on-line saltzeko ideiarekin. Kimuri eta Maitingorri dira marka horiek, Mirari Errondosoro eta Aritz Perez-ek bultzatuta hurrenez hurren.

Ekimena II bezela funtzionatzez uzten du, baina elkarren arteko loturak, talde-lanak eta partaideen konpromisoak aurrera egingo du.