Maite Bilbao Ordiziara etorriko da astelehenean egoerari buruzko datuak emateko

Emakume alargunen euskal eta estatuko federazioen lehendakaria den Maite Bilbao Ordizian egongo da astelehenean, martxoaren 5ean, Berdintasuneko udal arloak eta Zuhaizti zentroak gonbidatuta. Emakume elargunek bizi duten egoerari buruz arko da, honako izenburua izango duen hitzaldian: “Aitortutako miseria: alarguntzaren pentsioak”. Saioa interesatu guztiei zuzenduta dago eta 18:00etan hasiko da Zuhaiztin bertan.

Sare sozialen bidez herritar pentsiodunek pentsioen igoera miserablearen aurka hasitako mugimenduarekin bat egin dute emakume alargunek, euren pentsioak areagotzeagatik borroka eginez hamarkadak eramaten duten emakume alargunek. Emakumeek parterik  okerrena eramaten dutela jakina delako, bere bizitzetako une ahulenean, heldutasunean alegia, beraien pentsioak infinituki baxuagoak dira.

Jakina denez, alarguntza-pentsioetatik ehuneko gehiengoa pobreziaren atarian aurkitzen dira orain. Historikoki emakumeek etxeko lanetan aritu dira, familiaren zaintzan. Jendarteak aitortu ez duen ugaltze-lanak, eta jakina, soldatarik gabe. Horren adibidea alargun gelditzean jasotzen dituzten pentsioak dira.

Egoera honetan, alargunak ez ezik beraien belaunaldian lan-merkatuan lana egiteko aukera izan zuten emakumeak ere, gizonak baino pentsio askoz txikiagoak jasotzen ari dira. Soldata arrakala  nabari egiten da orain ere, emakumeak gutxiago ordaindutako lanetan ari baitira. Lan bera garatu arren ere, lanbide-kategoria ez da parekatu gizonentzat eta emakumeentzat eta familia izateak tradizionalki emakumeak  zigortu ditu soilik, lan uzteak edo lan-postuak zuzenki uztea umeen haziera bitartean.

Estatuko Enplegu Saila  2012ko pentsio erreformaren xedapen gehigarria garatzen ari da,  pentsio baxuen eta kaltetuenen igoerari eragingo dion Errege-Dekretuaren bitartez  (oinarri arautzailearen % 52tik % 60etara). Oraindik ez da ezagutzera eman Errege-Dekretu horrek nola eragingo duen pentsioetan. Seguruenik dena ezertan geldituko dela  pentsa daiteke, pentsioko  sabai  txikiena igotzeko ahalegina egiten ez bada.

Euskadiko Emakume Alargunen federazioa 1977an sortu zen eta lurraldeko emakume alargunen hamaika elkarte batzen ditu. Estatuko  CONFAV (Confederación de Federaciones y Asociaciones de Mujeres Viudas) konfederazioko parte da.