“ALDEZ AURREKO BORONDATEEI" BURUZKO HITZALDIA EMANGO DA BARRENAN

Hil ostean edo erabakitzeko gai izango ez denean pertsonak jaso nahi dituen zainketei eta osasun tratamenduei buruzko borondatea adierazteko prozesua azalduko da

Datorren astelehenean, hilak 23, arratsaldeko 18:00etan Barrenan, OSAKIDETZAK antolatuta eta Ordiziako Udalak lagunduta “Aldez aurreko Borondateei" buruzko hitzaldi bate mango du Iñaki Saralegui doktoreak. 

Aldez aurreko Borondateak, Aldez aurreko Jarraibideak edo Bizi-testamentu ere deiturikoak, hausnarketa eta informazio prozesu baten zati dira; horietan, pertsonak etorkizunean jaso nahi dituen osasun zainketak planifikatzen ditu, batez ere norbera erabakiak hartzeko gai ez den unerako. Pertsona batek jaso nahi dituen zainketei eta osasun tratamenduei buruzko borondatea adierazteko edota hil ostean bere gorpuaren edo organoen erabilerari buruzko borondatea adierazteko gaitasuna galtzen duenean, prozesu honen bidez, erabaki hauek gauzatu ahal izango dira aldez aurretik pertsonak adierazitakoaren arabera.  

Zainketak planifikatzeak duen garrantziak eta Aldez Aurreko Borondateen Dokumentuaren erredakzioak helburuei, baldintzei, mugei, moduei eta ondorioei buruzko hausnarketa bat egitea aholkatzen dute. Iñaki Saralegui doktoreak hausnarketa egiten lagunduko die hitzaldira doazenei behar duten informazioa emanez eta nahi adina pertsona bertaratu ahal izango dira hitzaldira.