Gobernuz kanpoko zazpi erakundeek jaso dituzte Amerika eta Afrikako herrialdetan proiektuak garatzeko

Ordizia herri aitzindaria da nazio arteko kooperazioko programen garapenerako proiektuetan parte hartzean. Beste behin, garapen bidean dauden herrialdeetara bideratzeko diru-laguntzak eman ditu ostiral honetan izan den ekitaldi batean. Gobernuz Kanpoko zazpi erakundeek jaso dituzte. Guztira 71.467,51 euro eman zaizkie. Ekitaldian hitzarmena sinatu eta proiektuen berri eman dute. Udalaren izenean eurekin elkartu dira Jose Miguel Santamaria alkatea eta Iñaki Dubreuil Gizarte zerbitzuetako zinegotzia. Esan behar da kooperazioko partida handiagoa dela,  izan ere gazte boluntarioei eta beste hainbat laguntza ere ematen dira urtean zehar.

Azaroko Osoko bilkura onartu ziren programa hono dagozkion laguntzat. Honakoak dira onuradunak, proiektuak eta jaso duten diru kopurua:

1-MUGEN GAINETIK: ‘Suchitotoko emakumeak indarkeriarik gabeki bizitza eta sexu eta ugalketa eskubieen jarduteari laguntza’, 10.917,35 euro.

2-MANOS UNIDAS: Chrodak (Maroko) eskola-erkidegoko neska eta emakumeen aukera berdintasuna sustatzea hezkuntzan, parte hartzean eta garapenean., 12.000,00 euro.

3- BAKERAKO LANKIDETZA BATZARREA - ASAMBLEA DE COOPERACION POR LA PAZ:  ‘El Salvadorreko emakumeek berdintasunean oinarrituriko eta indarkeriarik gabeko bizitza eskuratu ahah izatea sustatu’, 7.656,16 euro.

4- GIPUZKOAKO OSCAR ROMERO SOLIDARITZA BATZORDEA: ‘Tacuba udalerriko landa-eremuko emakumeentzat diru-sarrerak sortzea, ekonomia solidarioko eredu bati jarraituz, El Salvador herrialdean’, 11.866,73 euro.

5- TAUPADAK: ‘Ama eta haurren heriotza ekidi eta indigena tximanen osasuna zaintzeko edateko-uda eta oinarrizko saneamendua ematea’, 9.500,00 euro.

6- EUSKAL HERRIKO SERSO SAN VIATOR: ‘Caraz, Pueblo Libre eta Santa Cruz barrutietako eskola-gabe gazteei oinarrizko hezkuntzara sarbidea erraztea’, 12.000,00 euro.

7- DERANDEIN FUNDAZIOA: ‘Keniako iparraldeko Small Erus, Ngameriek eta Alagamako haurren kalteberatasun egoera murriztea’, 7.527,27 euro.