Elkarteak Gipuzkoako erakundeetatik jasotako laguntza eskertu du Alzheimerraren aurkako borronkan

Aurreko astean, irailaren 21ean, ALZHEIMERaren Nazioarteko egunean, Gizarte zerbitzuetako, Osasun eta Aniztasun saileko zinegotziak, Iñaki Dubreuilek, Ordiziako Udalaren izenean aitortza plaka bat jaso zuen AFAGIri, Gipuzkoako Alzheimerdunen eta bestelako dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkarteari, luzatutako elkartasunean nabarmentzeagatik.

Donostiako Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan, Markel Olanok, Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak eta Eneko Goiak, Donostiako Alkateak hasiera eman zioten “25 urte eta gero, elkarrekin aurrera goaz”   AFAGIk antolatutako ekitaldiari. Biek adierazi zioten elkarteari esker ona, laguntza, babesa eta elkartasuna eta Alzheimerraren aurkako lanean eta borrokan duten konpromisoa goraipatu zuten.  

Ekitaldian AFAGIren Lehendakari eta kide diren Koldo Aulestiak eta Maximo Goikoetxeak hitz egin zuten.   

Koldo Aulestiak aitortza jaso duten erakundeei eta pertsonei eskerrak eman zizkien, elkarteari eskainitako elkartasun eta laguntzagatik.   Gaur egun burutzen duten lanaren ikuspegi argia azaldu zuen eta Alzheimerrak elkarteari jartzen dizkion erronken aurrean datorren urtean elkarteari eman nahi dioten ikuspuntua ere azaldu zuen.  Maximo Goikoetxeak, AFAGIren bolondresak etorkizunaz hitz egin zuen, zahartzeaz, belaunaldien arteko nahitaezko ekimenaz, eta Alzheimerraren inguruan  munduak eta Gipuzkoak  aurrera eraman beharreko erronkez, batez ere.

Hitzaldia amaitu ostean, Koldo Aulestiak aitortza-plaka eman zien AFAGIri elkartasuna ematen nabarmendu diren erakundeei, besteak beste, Ordiziako Udalari.  Ekitaldian aitortza ondorengo erakundeek jaso zuten: Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta Arrasateko, Donostiako, Eibarko, Irungo, Mutrikuko, Ordiziako, Tolosako eta Zarauzko Udalek.  Horiez gain, Donostia Ospitaleak, Irungo Elitxi Bizilagunen Elkarteak eta Orbinox enpresak ere aitortza plaka jaso zuten.

 

ARGAZKIA: Koldo Aulestia, AFAGIren Lehendakaria, Iñaki Dubreuili plaka ematerakoan.