Irakurketa pertsonen beharretara egokitzea da helburua

Datorren astelehenean, maiatzak 30, 18:30ean Zuhaiztin (jubilatuenean) Dar-Darren bitartez Irakurketa errazaren egitasmoaren aurkezpena egingo dugu. Egitasmo hau Hiri hezitzaile programaren testuinguruan bultzatu da Ordizian.  Eta, bigarren aurkezpen honen bitartez zuzenki pertsona nagusiengana eta jubilatuengana zuzendu nahi dugu, horren berri izan dezaten.

Helburua da aukera aparta eskaintzea pertsona nagusiei (eta beste hainbat kolektiboari) berriz ere irakurtze praktiketara hurbildu daitezen modu atseginan.  

Irakurtzea gozamena da, eta ideiak, pentsamenduak eta esperientziak partekatzea baimentzen du. Irakurketa errazaren egitasmoaren bitartez pertsona guztiengana hurbildu nahi dugu irakurtze praktika izateko aukera; horretarako, pertsona interesatu guztien ezaugarriak kontuan izandako material egokiak eta metodologiak erabiliko dira.